Hasiera

Diru-laguntza pribatuek ere sostengatzen dute TOBERAren proiektua. Eskerrik asko, Orkli!

orkli kooperatibaren logotipoaGoierriko zenbait enpresaren diru-laguntza guztiz lagungarria da Seguran, Zegaman, Zerainen eta Mutiloan musikako eta euskal dantzatako eskolak eman ahal izateko. Diru-laguntza horiek, Eusko Jaurlaritzaren eta Udalen diru-laguntzekin batera, eta ikasleek ordaintzen dituzten kuotekin batera, TOBERAren diru-iturri nagusiak osatzen dituzte. Orkli berokuntzarako, etxeko ur berorako, ur-beroketarako eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak fabrikatzen eta saltzen dituen enpresa da, eta bere egoitza soziala Ordizian dago.  TOBERA Musika-eskolak Zegaman, Seguran, Zerainen eta Mutiloan musikaren eta euskal dantzen arloan 2019an egin duen kultura- eta gizarte-jarduera aintzat hartuta, aipatu kooperatibako Kontseilu Sozialak gure ikastegiari diru-laguntza ematea erabaki du beste behin. Izan ere, aspaldikoa da jada Ordiziako kooperatiba garrantzitsuaren eta TOBERAren arteko harremana, eta, hala, hainbat urte dira Orklik gure musika-eskolaren lana diruz laguntzen duela, bestela argirik ikusiko ez luketen hainbat proiektu bideragarri eginez hala.

Orkli kooperatiba-elkartearen inguruko informazio zabalagoa kontsulta dezakezue hemen (klikatu gainean).

TOBERA Musika-eskolak apustu garrantzitsua egiten jarraituko du 2020an ere, tarifa apaletan, musikaren irakaskuntza kalitatez eta profesionaltasunez eskaintzeko. Zerbitzu publikoaren izaera errotua duen erakundea da TOBERA. Orkli kooperatiba-elkartearen diru-laguntza bera ere, beste urte batez, TOBERAren gizarte-, kultura- eta hezkuntza-dimentsioak indartzera etorri da. Eskerrik asko!