Hasiera

Egizu jauzi TOBERAtik ETB1era!

PAUSOKA Entertainment telebistarako saioen produkzio-etxea Go!azen komedia musikalaren atal berriak grabatzera doa ETB 1erako. Telesailak arrakasta handia izan zuen orain arteko denboraldi bakarrean, duela urte dezente. Gerora, errepikapenak eman dira. Telesaila nolakoa zen gogoratzeko, EITB "nahieran" plataforman online ikusteko aukera duzue.

Uda honetan bertan grabatuko dituzte atal berriak, eta NESKA ETA MUTIL GAZTEAK behar dituzte (16-22 urte), KANTATZEN ETA DANTZA EGITEN DAKITENAK.

Animatzen bazara, prestatu koreografia bat edo kanta bat, grabatu, eta bidali helbide honetara zure datuekin:
goazen@pausoka.com

Informazio gehiago: 943 29 71 11
(Andoni Cruz edo Itziar Gomez)