Hasiera

TOBERA Musika- eta Dantza-eskolak 33. ikasturtea hasiko du 2019ko irailean

Udako oporraldiaz gozatzeko garaia da. TOBERA Musika-eskolak ere etxekolanak eginda hartu du jai, ez aurretik. Hala, prest utzi du 2019/2020 ikasturtea. Jarraian dituzu hasiera horretan kontuan hartu beharko dituzun zenbait data:

ORDUTEGIEN BANAKETA: 2019ko irailaren 10ean, asteartea, matrikulatutako ikasgaien asteko saioen ordutegia emango zaie ikasleei: aurrez, irailaren hasieran, musika-hizkuntzako behin behineko taldeak eta orduak Zegamako Aitxuri Herri-eskolan zein Segurako Kultura-etxeko atarian jarriko dira ikusgai (euskal dantzatakoak ere bai, Zegamaren kasuan). Zeraingoei e-mailez bidaliko zaizkie, baldin eta uztailean bidalitakoekiko aldaketarik dagoen. Taldekatze eta ordutegi horiek irailaren 10etik aurrera izango dira behin betikoak. Instrumentuetako orduak zehazteko, irailaren 10ean irakasle bakoitza matrikulatutako ikasleekin elkartuko da arratsaldeko 5:30ean Zegamako Aitxuri Herri-eskolan eta arratsaldeko 7:00etan Segurako kultura-etxean.
 
Eskolak irailaren 11n hasiko dira. Egutegia HEMEN kontsulta dezakezu (sakatu gainean).

Izenematea egina duten ikasleek eta beren familiek argibide zehatzak eta gehiago jasoko dituzte etxean nahiz e-mailez aurrerago. Zuk, oraindik egin ez baduzu, eta TOBERAn izena eman nahi baduzu, azti ibili eta jarri lehenbailehen gurekin harremanetan! HEMEN duzu beteta eta sinatuta helarazi behar diguzun izenemate-inprimakia. Akaso gure artean tartetxo bat egiteko modua izan dezakegu zuretzat... ;-)