Hasiera

Hezkuntza-proiektua

2024/2025 ikasturtean TOBERA Musika- eta Dantza-eskolan dantzan egiten, musika ikasten, instrumentu bat jotzen, abesten, musika-taldeetan gozatzen... aritu nahi baduzu, honako galdetegia bete besterik ez duzu 2024ko MAIATZAREN 19a BAINO LEHENAGO:

Si quieres aprender y disfrutar bailando, creando música, tocando un instrumento, cantando, participando en un grupo musical... matrículate en TOBERA Musika-eskola de cara al curso 2024/2025 cumplimentando este sencillo formulario antes del 19 DE MAYO DE 2024:

MATRIKULA-ORRIA 2024/2025      //      IMPRESO DE MATRÍCULA CURSO 2024/2025

 

IRAKASGAIEN EGITURA, ANTOLAKETA eta IZENEMATE-BALDINTZA OROKORREN LABURBILDUMA

Atal honetan TOBERA Musika-eskolaren irakaskuntzaren antolaketaren inguruko argibideak dituzu kontsulta-gai. Bertan, TOBERA osatzen dugunon artean egon eta, horrekin batera, Musika era desberdinean ulertu nahi baduzu, kontuan hartu beharko dituzun zenbait jarraibide dituzu zerrendatuta, labur-labur. Zure jakin-mina asetzeke geratuko balitz, prest gaituzu konpromisorik gabe behar beste informazio osagarri zure eskura jartzeko.

Musika ikasteak tentatzen bazaitu... TOBERA Musika-eskolak bidea erraztu nahi dizu.

  • Ba al zenekien Musikak eragin sendagarriak dituela? Bihotza erlaxatzen du, tentsioa murrizten du eta endorfina-jariatzea areagotzen du. Endorfinak lasaigarri naturalak dira, eta doinu bat entzutearekin batera gorputzak sortutako endorfinek immunitate-sistema hobetzen dute gainera.
  • Musikak nabarmen murrizten du beldur-sentsazioa eragiten duen amigdala glandularen jarduera.
  • Adituen iritziz, Musikak gizarte-integrazioan laguntzen du. Taldean abestu zein musika jotzerakoan, estresaren erantzule den kortisona hormonaren produkzioa txikitu egiten da, eta oxitozinarena handitu; bigarren honek harreman sozialak indartzen ditu eta baita amaren eta seme-alabaren arteko lotura afektiboa ere.
  • Burmuinaren arrazonamendu abstraktuaren gunean kokatutako neurona-arteko konexio jakinak estimulatzen ditu Musikak, eta horrek adimena areagotzen du.
  • Musika entzuteak Brocca gunea aktibatzen du, zientzialariek hitz egiteko gaitasuna kokatzen duten garun-eremua.

Egiazta itzazu zerorrek bertatik bertara Musikaren onurak.

BIZITZA EZIN DUGUNEZ LUZATU… ZABAL DEZAGUN!

  •                                                                                    - - - - - -

 Tobera Musika-eskolak bizitza zabaltzen lagunduko dizu