Hasiera

AMPO kooperatibaren laguntza jaso du TOBERAk. Mila esker!

Ampo balbulak fabrikatzen eta saltzen dituen kooperatiba da, eta bere egoitza soziala Idiazabalen dago. Zegamako, Segurako, Zeraingo eta Mutiloako TOBERA Musika-eskolak 4 herriotan musikaren arloan egiten duen kultura- eta gizarte-jarduera aintzat hartuta, kooperatibako Kontseilu Sozialak gure ikastegiari diru-laguntza ematea erabaki du aurten hirugarren urtez. Izan ere, musika-eskola ez da mugatzen irakaskuntzaren barruan eskolak ematera, eta hainbat ekimen egiten ditu propio Goierriko 4 herriotako kultura-bizitza suspertzeko. Herrietako ohiko ekintza popularrak musikaz laguntzen ere, ekarpen baliotsua egiten du urtero. Horiekin jarraitzea bultzatu nahi izan du kooperatibak.

Ampo kooperatiba-elkartearen inguruko informazio zabalagoa kontsulta dezakezue hemen.

TOBERA Musika-eskolak apustu garrantzitsua egiten jarraitzen du, tarifa apaletan, musikaren irakaskuntza kalitatez eta profesionaltasunez eskaintzeko. Zerbitzu publikoaren izaera errotua duen erakundea da TOBERA. Ampo kooperatiba-elkartearen diru-laguntza bera ere, TOBERAren gizarte-, kultura- eta hezkuntza-dimentsioak indartzera etorri da. Eskerrik asko!