Hasiera

Ate irekiak Musikenen, Euskal Herriko Goi-mailako Musika-ikastegian

2019. urteko otsailean, martxoan, eta apirilaren hasieran Musikene ikastegian irakasten diren espezialitateei buruzko ate irekien hainbat jardunaldi egingo dira.

Jardunaldi horien helburu nagusia Musikeneko irakaskuntza zuzenean ezagutzea da, espezialitateetako irakasleak zeintzuk diren eta nola irakasten duten, sarrera-probaren ezaugarriak zeintzuk diren, ikasleei eskaintzen zaizkien jarduera osagarriak, eta bertaratzen direnek luzatu nahi duten bestelako edozein kontsulta, hain zuzen ere.

Espezialitate bakoitza modu indibidualean dago antolatuta, data zehatzekin, baina guztiek planteamendu antzekoa dute, batez ere etorkizun hurbilean beren ikasketak Musikenen egin nahi dituztenei eta berauen trebakuntzaz arduratzen diren irakasleei baitzaude zuzenduta. Horren ondorioz, espezialitate instrumentaleko eskola batzuetara entzule gisa bertaratzeko aukera eskainiko da eta bertaratutakoei ikasle aktibo modura eskolak jasotzeko aukera ere emango zaie. Horretaz gain, jardunaldien hasieran espezialitatearen inguruko hainbat alderdiren berri emango da (ikasketa plana, sarrera probak, eskakizun maila, e.a.) eta sor daitezkeen zalantzei erantzuna emango zaie.

Jardunaldiak doakoak dira, baina interesdunek izena eman behar dute, izena emateko inprimakia betez.

Daten, ordutegien eta espezialitate bakoitzaren jarduera-programaren informazio gehiago nahi izanez gero, www.musikene.eus webgunea kontsulta daiteke.