Hasiera

orokorra

24/25 ikasturterako matrikulazio-kanpainak badu logoa!

Onintza Arakama ikasle ohiak egin du diseinua. Hain zuzen ere, TOBERA Musika-eskolak bere aurtengo matrikulazio-kanpainarako lelo eta irudi lehiaketa deitu zuen urtarrilean. Jasotako proposamen ugarien artean albiste honekin batera ikus dezakezuen lana izan da hautatua. Onintzak smartphone bat irabazi du. Zorionak! Toberak 24/25 ikasturterako izen-emateko euskarrietan erabiliko du saridunak egindako irudia. Eskerrik asko parte hartu duten guztiei!

Hezkidetza lantzeko saioa ikasleentzat

Ikasle bakoitza den bezalakoa da. Eta horrela maite ditugu TOBERAn gure ikasleak. Aniztasunak aberasten gaitu gu guztiok. Batzuetan, ordea, generoak, irizpide sexistek, neska/mutil bereizketa zurrunek, estereotipoek... mugatzen gaituzte. Ikasleak eurak ere horretaz jabetzea garrantzitsua da, babestuko dituen/gaituen hezkuntza-ingurunea eraiki dezagun guztion artean TOBERAn eta askeago (eta zoriontsuago) bizi daitezen/gaitezen. Horri hezkidetza edo koedukazioa deitzen diogu.
 

Parte hartu TOBERAn antolatu dugun lehiaketan eta irabazi telefono mugikor bat!

Sormenari eragiteko proposamen batekin hasiko dugu urtea. Ohituta gaude TOBERAn sormenari eta irudimenari eragiten, baina, oraingoan, ez da musikala izango proposamena.

Atxikian duzue informazioa. Proposa iezaguzue matrikulazio-kanpainarako TOBERA identifikatuko duen lelo edota irudi erakargarri bat eta telefono mugikor berri-berri bat jaso ahal izango duzue opari trukean!

Edonork har dezake parte lehiaketan, TOBERAkoa izan ala ez.

Zuen proposamenak jaso zain gaude!

Eskerrik asko, Orkli, TOBERAren lana laguntzeagatik!

Orkli berokuntzarako, etxeko ur berorako, ur-beroketarako eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak fabrikatzen eta saltzen dituen Ordiziako enpresa da. Zegamako, Segurako, Zeraingo eta Mutiloako TOBERA Musika-eskolak 4 herriotan musikaren arloan egiten duen kultura- eta gizarte-jarduera aintzat hartuta, kooperatibako Kontseilu Sozialak gure ikastegiari diru-laguntza ematea erabaki du beste behin.

AMPO kooperatibak TOBERAri laguntza ekonomikoa eman dio

Ampo balbulak fabrikatzen eta saltzen dituen kooperatiba da, eta bere egoitza soziala Idiazabalen dago. Hortik gertu egiten du lan TOBERAk: Zegaman, Seguran, Zerainen eta Mutiloan. AMPO kooperatibako Kontseilu Sozialak gure ikastegiari diru-laguntza ematea erabaki du aurten seigarren urtez. Izan ere, TOBERA Musika- eta Dantza-eskola ez da mugatzen irakaskuntzaren barruan eskolak ematera, eta hainbat ekintza egiten ditu propio Goierriko 4 herriotako kultura-bizitza suspertzeko (eta baita hortik kanpo ere).

Ikusi eta deskargatu Santa Zezilia eguneko argazkiak eta bideoak

2023ko azaroaren 22ko Santa Zezilia eguneko emanaldietako zenbait argazki eta bideo dituzu HEMEN ikusgai (klikatu gainean, estekara joateko). Kalejira eta kontzertua eskaini zituzten TOBERAko musika- eta dantza-ikasleek. Berezitasun bat izan zuen Toberaren aurtengo Santa Zeziliaren omenezko kontzertuak: halakoetan batere ohikoa ez bada ere, zeinu-hizkuntzako interprete profesionala aritu zen kontzertua aurkezten, eta emanaldia itxi zuen “Zurekin Batera” abestiaren letra ere interpretatu zuen.

Musika ikastearen onuren ebidentziak

TOBERAko gure 2 ikaslek musika ikasteari buruzko unibertsitate-ikerketa zabal batean hartu zuten parte aurreko ikasturtean.

Orain argitaratu diren emaitzak agerikoak izan dira:

Organoa jotzen ikasi nahi al duzu? Helduen euskal dantzen taldean parte hartu nahi al duzu? Ba zatoz TOBERAra!

TOBERA Musika- eta Dantza-eskolak Zegaman bertan organoa jotzen ikasteko aukera ematen dizu. Interesatuta bazaude, idatzi tobera@tobera.org helbidera.

Dagoeneko 3 lagunek eman dute izena eta, Segurako eta Zegamako parrokiekin egin dugun tratua dela eta, 2 herrietan hasiko dira laster ikasle hauek ikasten eta praktikatzen.

ORKLIk TOBERAren lana babestu du: elkarrekin urrunago

Orkli kooperatiba-elkarteak ongi daki zer den auzolana, enpresa-munduan 'erantzukizun sozial korporatiboa' esaten zaion hori. Erantzukizun Sozial Korporatiboa (GEK) enpresak zuzentzeko modu bat da, haien jarduerak bezeroengan, enplegatuengan, bazkideengan, akziodunengan, tokiko komunitateetan, ingurumenean eta, oro har, gizartean sortzen dituen inpaktuen kudeaketan oinarritzen dena.

Orriak

RSS - orokorra-rako harpidetza egin