Hasiera

ekintzak

24/25 ikasturterako matrikulazio-kanpainak badu logoa!

Onintza Arakama ikasle ohiak egin du diseinua. Hain zuzen ere, TOBERA Musika-eskolak bere aurtengo matrikulazio-kanpainarako lelo eta irudi lehiaketa deitu zuen urtarrilean. Jasotako proposamen ugarien artean albiste honekin batera ikus dezakezuen lana izan da hautatua. Onintzak smartphone bat irabazi du. Zorionak! Toberak 24/25 ikasturterako izen-emateko euskarrietan erabiliko du saridunak egindako irudia. Eskerrik asko parte hartu duten guztiei!

Dantzari txikiek handi egin dute Zegama

Giro paregabean joan zen martxoaren 17an TOBERAk Zegaman ospatutako Dantzari Txiki Eguna. Eguraldi-giroa lagun, ez zen dantzarako girorik falta izan! Eguneko argazki-bilduma HEMEN ikusi eta deskarga dezakezu.

Entzunaldi-zikloa eta Danzari Txiki Eguna

Seguran eta Zegaman hainbat musika-tresnatako ikasleen entzunaldiak egiten gabiltza egunotan. Martxoaren 17an 200dik gora partaiderekin Zegaman egingo dugun Dantzari Txiki Egunarekin emango diogu bukaera ekintza-sortari. Ikus eranskinean egitarau osoa. Gainera, Korrika Segura/Zeraindik pasatzen denean, TOBERAren izenean lekukoa eraman nahi baduzu, horretarako aukera duzu. Adi aurrerago etorriko diren ekintzei ere!

Parte hartu TOBERAn antolatu dugun lehiaketan eta irabazi telefono mugikor bat!

Sormenari eragiteko proposamen batekin hasiko dugu urtea. Ohituta gaude TOBERAn sormenari eta irudimenari eragiten, baina, oraingoan, ez da musikala izango proposamena.

Atxikian duzue informazioa. Proposa iezaguzue matrikulazio-kanpainarako TOBERA identifikatuko duen lelo edota irudi erakargarri bat eta telefono mugikor berri-berri bat jaso ahal izango duzue opari trukean!

Edonork har dezake parte lehiaketan, TOBERAkoa izan ala ez.

Zuen proposamenak jaso zain gaude!

Ikusi eta deskargatu Santa Zezilia eguneko argazkiak eta bideoak

2023ko azaroaren 22ko Santa Zezilia eguneko emanaldietako zenbait argazki eta bideo dituzu HEMEN ikusgai (klikatu gainean, estekara joateko). Kalejira eta kontzertua eskaini zituzten TOBERAko musika- eta dantza-ikasleek. Berezitasun bat izan zuen Toberaren aurtengo Santa Zeziliaren omenezko kontzertuak: halakoetan batere ohikoa ez bada ere, zeinu-hizkuntzako interprete profesionala aritu zen kontzertua aurkezten, eta emanaldia itxi zuen “Zurekin Batera” abestiaren letra ere interpretatu zuen.

Santa Zezilia, musikarion zaindari.

Azaroaren 22an da Santa Zezilia eguna. Ongi jakina den bezala, musikarion zaindaria da bera eta, bere aitzakitan edo omenez (kasuan kasu), ez da musikarik faltako egun horretan gure herrietan. TOBERA Musika- eta Dantza-eskolako ikasleek ere ospatuko dute eguna. Jai hartuta? Ez! Musika jota!!

Ikasleen musika-jaialdi jendetsuak egin berri ditu Toberak. Ikusi hemen argazki-bilduma!

10 dira Mutiloako, Segurako, Zegamako eta Zeraingo musika-eskolak ekainean parte hartu duen ekintzak.

Ikasturte-bukaerako kontzertuak eta askoz ekintza gehiago ekainean!

Azken asteotan Musika-hizkuntzako 2A mailako ikasleekin instrumentuen ezagutza-saioak egiten aritu gara Seguran. Eta pasa den ostegunean Bazkideen Batzar Orokorra egin genuen Zerainen.

Dantzari Txiki Eguneko argazkiak ikusgai

Handia izan da 2019tik egin gabe geneukan Dantzari Txiki Eguna berreskuratzea! Ez da nolanahi joan gainera; eguraldi-giroa lagun, lagun-giroa aparta izan da. Eta dantzarien eta musikarien sasoia itzela!

Badator, hemen da: Musikaren Hamabostaldia!

Martxoan 'Musikaren Hamabostaldia' ospatuko dugu TOBERAko ikasle guztiek, hainbat ekintzarekin. Atxikian duzue egitaraua.

Azkeneko urteotan gero eta jarduera gehiagorekin joan gara egitaraua osatzen, harik eta 2020rako prestatutako programazioa bertan behera utziarazi zigun pandemiak.

Orriak

RSS - ekintzak-rako harpidetza egin