Hasiera

ekintzak

Santa Ageda bezperako koplak berritzen eta biziberritzen

Sustraitua dute Zegamako herritarrek Santa Ageda bezperako koplak kalez kale abesteko ohitura. Ohitura berritu dute 2019an ere, beste urte batez, eta jendetza gerturatu da hitzordura. Azkeneko urteotan izan den moduan, aurtengoan ere, ez dute hutsik egin TOBERA Musika-eskolako ikasleek. Txistuko eta euskal dantzatako ikasleak izan dira ardura hori izan dutenak. Hasi iluntzeko 7etan eta amaitu Kasino elkartean afari-merienda eginda, plan betea izan dute herritarrek. Lurrari esnatzeko deia egin diote makilak jota. Baietz lurrak deiari erreparatu! Beste urte batez.

Andoaingo piano-jaialdirako bidean dira TOBERAko ikasleak

Otsailaren 16an eta 17an 14. piano-jaialdia egingo da Andoainen. Hasieratik hartu izan du parte bertan TOBERA Musika-eskolak. Aurten ere halaxe izango da. Honako ikasle-taldea da lana gogor eta gogotsu egiten ari dena asteburu horretan onena emateko:

Bakarlari modura, A mailan, Paule Galdos ariko da. B mailan Naiara Iraola, Nahia Lizarribar, Malen Otaegi, Laia Apaolaza eta Uxue Areizaga. C mailan, Eider Matías. 4 eskutara, berriz, B mailan, Maier Albizu eta Irati Urbizu lehiatuko dira, eta, C mailan, Irati Goiburu eta Irati Arrizkorreta.

Santa Zezilia: kantu, dantza eta jo!

Musikarien zaindari Santa Zeziliaren eguna ez du aurten jai hartuko TOBERA Musika- eta Dantza-eskolak. Japoniarrek bezala (diotenez) ospatuko dugu: lanean. Lan gustagarria izango da, ordea, egun horretakoa. Izan ere, arratsaldean, eskolak bertan behera utzi, eta behar bezala goratuko dugu musikarekin lotutako santua. Hain zuzen ere, trikitiko, panderoko eta perkusioko ikasleek Zegamako plazan hasitako kalejira batekin ekingo diogu eguna girotzeari, eta, gero, arratsaldeko 18:30ean hasita, kontzertua eskainiko dute eskolako ikasleek Zegamako eskolako gimnasioan.

Araiako Andra Mari aretoan kontzertua eskainiko du TOBERAk maiatzaren 29an.

Prest du TOBERAk datorren maiatzaren 29an Arabako Araian emango duen kontzerturako egitaraua (Andra Mari aretoan arratsaldeko 18:30ean). Aurreneko aldia izango da TOBERAko ikasleentzat emanaldia eskaintzen dutela Araban. Aurtengo elkartrukearen barruko ekimena izango da. Asparreneko musika-eskolako ikasleekin batera eskainiko da kontzertua, eta gero afari-merienda egingo dute guztiek elkarrekin.

Musika-tresnen ezagutza-saioak egin dituzte gure ikasle gaztetxoek

2018/2019 ikasturtean instrumentua aukeratzea egokituko zaien ikasleek TOBERA Musika-ewskolan irakasten diren musika-tresnak ezagutu dituzte bertatik bertara egunotan. Musika-hizkuntzako eskoletan ikasiak dituzte dagoeneko instrumentu desberdinak, beren ezaugarriak eta sonoritatea. Seguran eta Zegaman martxoan egindako entzunaldietan ere izan dute horretarako aukera.

Ikusi apirilaren 16an Asparreneko Udal Musika-eskolako ikasleekin egindako Elkartrukeko argazkiak!

Musikaz betetako astelehena izan zuten Asparreneko Udal Musika-eskolako ikasleek eta TOBERAkoek. Elkartrukearen barruan, apirilaren 16an Zegamako gimnasioan egindako kontzertua izan zen aurrenekoa, eta maiatzaren 29an izango da bigarrena. Bigarren emanaldi hori Araian izango da, eta, kasu horretan ere, elkarrekin joko dute bi musika-eskoletako ikasleek.

Oporrak eta gero, musika gehiago!

2018ko Musikaren Hamabostaldia martxoaren 22an bukatu da, baina Musikaren Hamabostaldia eta gero ere, badu zer eskainia TOBERAk! Ikus hemen -behintzat- 3 proposamen:

Batetik, apirilaren 6an, afalostean, kontzertu berezia eskainiko du TOBERA Musika-eskolako helduen konbo taldeak Zegamako udaletxeko arkupeetan. Bateriak, 2 gitarra elektrikok, baxu elektrikoak eta ahotsak osatzen dute taldea, eta rock doinuak izango dira nagusi.

Musikaren Hamabostaldiak musikaz beteko ditu Segura eta Zegama martxoan

Urteak dira TOBERA Musika-eskolak instrumentuen entzunaldiak eta musika-hizkuntzako ate irekiak egiten dituela. Pare bat astean, gure musika-eskolako ate-leihoak zabaltzen dizkiegu herritarrei, egiten dugun lana gertuagotik ezagut dezaten. Hemen behean duzue 2018ko egitaraua.

Orriak

RSS - ekintzak-rako harpidetza egin