Hasiera

segura

2 sarietako 1 eskuratu du TOBERAk Segurako argazki-lehiaketan

'Segurarra naiz eta harro nago' izan da 2019ko argazki-lehiaketaren gaia aurten Seguran. Hamabigarren aldia izan da Segurako Udalak argazki-lehiaketa deitu duena herritarren eta herriko elkarteen artean. TOBERA Musika-eskolak aurreneko aldiz hartu du parte bertan. 2019ko abenduaren 13an egin zen sari-banaketa, eta musika-eskolak aurkeztutako argazkietako batek saria eskuratu zuen.

Santa Zezilia, zurekin gaude! IKUSI ARGAZKIAK!

2019ko Santa Zezilia eguna ospatzeko TOBERAko 70 ikaslek Seguran eman duten kontzertuaren argazkiak ikus ditzakezue hemen (baita deskargatu ere, nahi izanez gero): https://photos.app.goo.gl/e41F8AiLV4nz3mLJ7

Aurkezpen-bilerak familientzat

Musika-hizkuntzako ikasleen familiekin aurkezpen-bilerak egingo ditu TOBERA Musika-eskolakurriaren 16an, arratsaldeko 17:30ean, Zegamako Aitxuri Herri-eskolako musika-hizkuntzako gelan (104. gelan) eta biharamunean, urriaren 17an, arratsaldeko 17:30ean, Segurako kultura-etxeko areto nagusian. Zegaman eskolak hartzen dituzten ikasleen familientzat eta Zerainen nahiz Seguran hartzen dituztenentzat izango dira bilera hauek, hurrenez hurren, nahiz eta, hobeto baletorkio norbaiti, bereaz besteko herriko bilerara joateko aukera baduen. Halaber, ikasleen familiarteko izan gabe ere, informazioa jaso nahiko balu norbaitek, irekita izango ditu ateak bertaratu eta behar besteko azalpenak jasotzeko.

Musika-hizkuntzako eskoletan lantzen dena, nola transmititzen diren kontzeptuak, helburuak, eguneroko funtzionamendua eta prozedurak, e.a. ezagutu nahi dituen edozein herritarrek du joateko aukera, beraz.

Oporren aurretik, musika-jaialdiak ikasturtea agurtzeko.

2018/2019 ikasturtea bere azkenetan da. Ikasturte erabat emankorra izan da TOBERAn: besteak beste, emaitza bikainak eskuratu dituztelako gure ikasle askok, ikasturtean zehar egindako ekintza-sorta azpimarragarria izan delako kopuruz nahiz nolakotasunean, arian-arian sortutako antolaketa-premiei erantzun egokia ematen asmatu dugulako eta hezkuntza- eta kultura-dimentsioak ase geratu direlako Zegaman, Seguran, Zerainen eta Mutiloan. Horren guztiaren erakusgarri izango dira ikasturte-bukaerako musika-jaialdiak. Bana egingo da Zegaman eta Seguran. 100dik gora ikaslek hartuko dute parte.

Musikaren Hamabostaldia une gogoangarriak uzten ari da

Musikaren Hamabostaldia herriak kulturaz eta musikaz blaitzera etorri da aurten. TOBERA Musika-eskolak antolatutako ekintza-sorta oparoak herritarren arteko loturak eratzeko balio izan du, eta gogoratzeko moduko hainbat une ari da uzten. Jarraian doan estekan zenbait ekintzatako argazkiak ikusi eta deskargatu ahal izango dituzue, ez ahaztu, dena den, oraindik ere badela zertaz gozatua Musikaren Hamabostaldiarekin.

https://photos.google.com/album/AF1QipPwgPn_rmu2mi5p5ruMAkGhP--rJihwjPoV...

Aguraingo Zortziko Udal Musika-eskolarekin batera ari gara elkartrukea egiten aurten

Bihar Aguraingo Zortziko Udal Musika-eskolako ikasleak izango dira bisitan Seguran. Arratsaldeko 18:30ean kontzertu bateratua emango dugu bi musika-eskoletako ikasleek Botikaxahar kulturgunean, Manex Rivela eta Laia Apaolaza ikasle segurarrek aurkeztuta. Hala, aurreko asteazkenean Toberakoek Agurainen arrakastaz jotako emanaldia ‘bueltatuko’ digute arabarrek. Agurainera 50 lagun baino gehiago joan ginen. Harrera zoragarria egin ziguten; eskerrik asko, beraz! Seguran elkarrekin eskainiko dugun kontzertuaren egitaraua albiste honen behealdean duzue.

Musika-tresnen ezagutza-saioak egin dituzte gure ikasle gaztetxoek

2018/2019 ikasturtean instrumentua aukeratzea egokituko zaien ikasleek TOBERA Musika-ewskolan irakasten diren musika-tresnak ezagutu dituzte bertatik bertara egunotan. Musika-hizkuntzako eskoletan ikasiak dituzte dagoeneko instrumentu desberdinak, beren ezaugarriak eta sonoritatea. Seguran eta Zegaman martxoan egindako entzunaldietan ere izan dute horretarako aukera.

Musikaren Hamabostaldiak musikaz beteko ditu Segura eta Zegama martxoan

Urteak dira TOBERA Musika-eskolak instrumentuen entzunaldiak eta musika-hizkuntzako ate irekiak egiten dituela. Pare bat astean, gure musika-eskolako ate-leihoak zabaltzen dizkiegu herritarrei, egiten dugun lana gertuagotik ezagut dezaten. Hemen behean duzue 2018ko egitaraua.

Musika Laborategia: TOBERAren ekimen berri arrakastatsua

4 saiotan ateratako argazki-albuma ikusi (eta deskargatu) nahi baduzu, hemen sartu: https://photos.app.goo.gl/b9GlVzYdRdP9aRH63

Urtarrilean eta otsailean zehar musikako eskola bereziak hartuko dituzte TOBERAko ikasleek eta musika-eskolako ikasle ez direnek. Adinka banatuta, musikarekin esperimentatzeko aukera bikaina jarri die eskura TOBERAk. Ekimen berritzailea da, eta erantzun paregabea eman diote herritarrek.

Orriak

RSS - segura-rako harpidetza egin