Hasiera

Musika Laborategia: TOBERAren ekimen berri arrakastatsua

4 saiotan ateratako argazki-albuma ikusi (eta deskargatu) nahi baduzu, hemen sartu: https://photos.app.goo.gl/b9GlVzYdRdP9aRH63

Urtarrilean eta otsailean zehar musikako eskola bereziak hartuko dituzte TOBERAko ikasleek eta musika-eskolako ikasle ez direnek. Adinka banatuta, musikarekin esperimentatzeko aukera bikaina jarri die eskura TOBERAk. Ekimen berritzailea da, eta erantzun paregabea eman diote herritarrek.

Astearteetan, 0-3 urteko txikitxoen eta beren gurasoen txanda da, arratsaldeko 5etan. Lehenengo saioan perkusioa eta erritmoa landu zituzten izena eman duten 17 familiek.

Astearteetan 4 urtetik 7ra artekoek jasoko dituzte azalpenak, arratsaldeko 5etan. Urtarrilaren 17an egindako aurreneko saioan gorputz-perkusioarekin musika-talde bat edo banda sortzea izan zen landu zuten edukia. 45 ikasleko talde mardula dabil adin-tarte honetan.

Azkenik, ostegunetan, 8-12 urteko gazteen txanda da, arratsaldeko 5:30ean hasita. Banda bat sortzeko partaide bakoitzak egin dezakeen ekarpenean jarriko dute azpimarra hasteko. Talde honetan ere, 40tik gora dira kideak.

Kasu bakoitzean, bina trebatzaile desberdin kontratatu ditu TOBERAk. Saio guztiak Seguran direnez, doako autobus-zerbitzua ere jarri du musika-eskolak Zegama eta Segura arteko joan-etorriak errazagoak izan daitezen partaideentzat. Izaera dinamikoa, parte-hartzailea eta alaia dute saioek; haurrek musikarekin gozatuz, konturatu gabe, ikasteko egokia den giroa.