Hasiera

segura

Elkartrukea 2016: musikak ez dauka mugarik

Egia biribila da hori: musikak ez dauka mugarik. Hizkuntza unibertsala da; eta, horretaz gain, sekulako ahalmena du pertsonak elkarlotzeko, jendartean integratzeko, autosuperazioa lantzen laguntzeko, talde-lana indartzeko... Guzti-guztiongan du eragin positiboa, baina, akaso, disfuntzio fisikoak edo mentalak dituztenentzako balio gehigarria izan dezake musikak.
Esandako honen erakustaldi praktikoa izango da TOBERAk aurten bideratu duen elkartrukea.

Apirilaren 20an, asteazkena, Zegaman:
Elkartrukea Iruñeko Música Sin Barreras elkartearekin (elkarte honek disfuntzio fisikoak edota burukoak dituztenen integrazioa bideratzen du musikaren bitartez; batez ere Down sindromedun kideak ditu partaideen artean). Iruñeko eta TOBERAko ikasleen kontzertua Zegamako gimnasioan. 19:00.

Apirilaren 27an, asteazkena, Iruñean:
Elkartrukea Iruñeko Música Sin Barreras elkartearekin. Iruñeko eta TOBERAko ikasleen kontzertua Iruñeko Gazteen Etxean. 18:30.

Disfuntzioari buruzko jabekuntza-tailer bana ere egingo da Zegaman eta Seguran Atzegi elkarteko teknikariekin.

Nazio Batuen Erakundearen Batzar Orokorrak 2011n Down Sindromearen Mundu-eguna izendatu zuen martxoaren 21a.

Musikaren Hamabostaldia 2016

Egitarau benetan betea dugu Aste Santuko oporralditik itzuli ondorenerako. Musikaren Hamabostaldiaren egitarauak askotariko ekintzak izango ditu: entzunaldiak, ate irekiak, irteerak, kontzertuak, trebakuntza-tailerrak, e.a. Gainera, asko izango dira ia egunero-egunero plazaratuko direnak: 17 ekintza edo ekintza-sorta izango dira guztira.

Kriseilu-aireratzea Seguran

Larunbat honetan, martxoaren 12an, ekimen berri bat egingo du Gure Esku Dago herritarren plataformak Seguran. Iluntzeko 20:00etan kriseilu-aireratzea egingo da Erreboten, eta bertara deitu ditu talde antolatzaileak Segurako elkarteak eta herritarrak. Iparra-Hegoa jaiarekin bat etorriko den ekintza izango da.

Andoaingo 11. Piano-jaialdirako ari dira prestatzen TOBERAko 9 ikasle

Iritsi da Andoaingo Piano Jaialdiaren XI. edizioa. Beste urte batez, astebukaera oso batean zehar, aukera paregabea izango da hainbat musika-eskolatako piano-jotzaileen emanaldiez gozatzeko.
2016ko otsailaren 20an eta 21ean izango da aurten, ohiko moduan, Andoaingo Bastero Kulturgunean.

Bi egunetako etengabeko jardunaz gain, aurtengoan ere, iaz abian jarri ziren astean zeharreko kontzertuak emango dira; horrela, jaialdiari astebete lehenago hasiera emanez.

Gure Esku Dago

Gure Esku Dago dinamikak Segurako taldeak eta elkarteak deitu zituen otsailean elkarrekin giza-katea egiteko herrian bertan. TOBERA Musika-eskolak, herriko hainbat elkarte eta erakunderekin batera, parte hartu zuen ekimen horretan.

Emakumezkoenganako indarkeriari, ozen: ez!

Azaroaren 25eko Segurako elkarretaratzean partaide izango da TOBERA Musika-eskola, emakumeenganako indarkeriaren kontra duen jarrera berresteko.

Indarkeria oro gaitzesten dugu, eta musikak batzen jarrai gaitzan tinko lan egiten jarraituko dugu.

Santa Zezilia, gure zaindaria

Musikarion zaindari Santa Zeziliaren omenezko ekitaldiak bi izango dira aurten TOBERA Musika-eskolan. Batetik, hilaren 18an, asteazkena, Segurako Aldundiaren Aterpetxean jaialdia eskainiko dute 75 ikaslek arratsaldeko 18:30ean. 23 abestirekin prestatutako egitaraua ezagutzeko, albiste honen behealdean duzu aukera. Euskal Herriko Musika-eskolen Elkartean antolatutako 'Musikalean' ekintzaren barruko saioa izango da. Orain arte kontzertu bana eman izan badu ere musika-eskolak Zegaman eta Seguran, aurtengo jaialdia bateratua izango da eta iraupen luzeagokoa.

Maila ona, giro ederra eta jende ugari ikasturtearen amaierako jaialdietan

Arrakasta. Horixe da ikasturteari agur esateko TOBERA Musika-eskolak egindako bi kontzertuak definitzeko hitz gakoa.

Labur-labur, hementxe dituzu egun horietako zenbait irudi:

https://plus.google.com/104279413502959475783/stories/5d6fb6f4-5a76-3c4f...

Ikasturtea agurtzeko... Musika!!

Prest ditu TOBERA Musika-eskolak ikasturte-amaierako jaialdiak. Zegaman ekainaren 16an izango da, asteartea, eta Seguran 18an. Bi kasuetan herriko plazan izango da ikasleen emanaldia.

Haurren eta gazteen abesbatza osatuko du TOBERAk Seguran datorren ikasturtean

Gazteen abesbatza berri batean hasi nahi baduzu, horretarakoxe aukera izango duzu irailetik aurrera TOBERA Musika-eskolari esker. Izenemate-epea ireki du TOBERAk datorren ikasturterako ikasle guztientzat, eta badira tartean berrikuntzak. Adibidez, Seguran, abesbatza ikasteko modua integratu du eskaintzan TOBERAk.

Orriak

RSS - segura-rako harpidetza egin