Hasiera

Ikasturtea agurtzeko... Musika!!

Prest ditu TOBERA Musika-eskolak ikasturte-amaierako jaialdiak. Zegaman ekainaren 16an izango da, asteartea, eta Seguran 18an. Bi kasuetan herriko plazan izango da ikasleen emanaldia.

Talde zabalak izango dira ikasturtearen azken txanpa honetan protagonismoa hartuko dutenak. Ikasle ugarik hartuko du esku saio horietan eta errepertorio erakargarria eta anitza hautatu du musika-eskolak ikasturteari agur esateko. Hemen behean duzu PDFn saio bien egitaraua. Gainera, 2. maila bukatu duten ikasleei, azterketa ekainaren 12an egingo zaie, eta Diploma kontzertuan bertan banatuko zaie. Musika-hizkuntzako zikloa amaituko dutenek ere saioetan jasoko dute egiaztagiria.

Ez dira izango musika-eskolak ekainean egingo dituen jendaurreko musika-ekintza bakarrak aipatu bi horiek; San Joan bezperan, adibidez, suaren inguruko erromeria egingo du TOBERAk Zegaman.