Hasiera

segura

Laster, Santa Zezilia!

IKUSI SANTA ZEZILIA OSPAKIZUNEN ARGAZKIAK HEMEN: https://photos.app.goo.gl/FSG6HS5YTl4N2yo93

Ikasturteari agur, musikaz

Ikusi Segurako eta Zegamako argazki-albumak, hemen: https://goo.gl/photos/qJSdjuf6d5Jy7sjF6

30. ikasturtea amaitzear du TOBERA Musika-eskolak. Honezkero, eginak dituzte izen-emateak hurrengo ikasturterako ikasleek, eta TOBERA hasi da prestatzen irailean hasiko duen ikasturte berria.

Lasarte-Oria eta TOBERA elkarturik!

Elkartrukearen barruan egindako bi saioen argazkiak ikusi nahi badituzu, hemen duzu aukera: https://goo.gl/photos/RHwugBf9eFbk7YQ78.

Esperientzia polita izan dugu Lasarte-Oriako lagunekin, eta Seguran entzun ahal izan ditugu normalean TOBERAn entzungai ez ditugun instrumentu asko: adibidez, tronpeta edo biolina.

Musikaren Hamabostaldia bete-bete dator!

Udaberriari ongi etorria musikaz emango dio TOBERA Musika-eskolak, nola bestela!

Martxoko azkeneko astea eta apirileko aurrenekoa Musikaren Hamabostaldia ospatzeko datak izango dira. Aste Santuko oporraldira jauzi egin aurretik, hala, hamaika aitzaki izango dituzte TOBERAko ikasleek eta herritarrek musikaz gozatzeko.

Ikasturtea hasita, asteburu betea!

TOBERA Musika-eskolako txistulariek ostiral honetan –hilaren 16an– Seguran inauguratuko den eskolarako oinezko bidean hartuko dute parte, guraso-elkarteak sustatuta. Egun horretan, 15:30ean, hilerriko bidegurutzera jaitsiko dira Laiotzeko ikasleak ikastetxeko irakasleekin batera, eta bertatik eskolarako bidean joko dute txistuko ikasleek.

Helduen gitarra-taldeak, berriz, 3 abesti eskainiko ditu hurrengo egunean –hilaren 17an– Seguran ospatuko den Goierriko 3. Kantujiran: SARRI SARRI (Kortatu), PRIMADERAKO LILIAK (Benito Lertxundi) eta ZAINDU MAITE DUZUN HORI (Ruper Ordorika).

Ikasturte-bukaerako ekintzak arrakastatsu

Ikusi argazkiak hemen: https://goo.gl/photos/HxnE9V1TrsXSS5PB6

Ekainaren 20an Seguran 60tik gora ikasle elkartuta hasi zen TOBERA Musika-eskola 2015/2016 ikasturtea agurtzen. Ikasturtea emankorra izan da, eta halakoxeak izan dira bukaera-aldeko musika-ekintzak ere.

Segurako San Joan jaietan... egizu dantza ToberaKonbo taldearekin!

TOBERA Musika-eskolako zenbait ikasle kirioak dantzan dituztela daude honezkero. 24an hitzordu garrantzitsua dute Segurako plazan. Izan ere, gaueko 11etan emanaldia eskainiko dute estreinakoz. ToberaKonbo taldeaz ari gara, eta Ezten Giro berbena-taldearen telonero izango dira aurtengo Segurako jaietan.
Zatoz eurekin dantzatzera!

Oporraldiaren aurretik, musika!

Ekainaren 21ean musikaren nazioarteko eguna izango da, eta bezperan eta biharamunean kokatu ditu Toberak kurtsoari agur esateko kontzertuak. Hemen behean dituzue egitarauak.

Segurako emanaldiak 60 musikaritik gora elkartuko ditu ordu eta erdiko saioan, eta Zegamakoak 80 baino gehiago bi ordukoan. 2. nibel-amaierako azterketak gainditu dituztenei, Diploma emango zaie jendaurrean. Elkarrekin afari-merienda eginda bukatuko dira bi jaialdiak.

Musikaren Hamabostaldirako motorrak berotzen

Apirilaren 18tik maiatzaren 1era bitarteko bi asteetan, 15 proposamen tentagarri metatu ditu Mutiloako, Segurako, Zegamako eta Zeraingo Tobera Musika-eskolak. Aurrez. Atzegi elkartearen bitartez, 2 tailer eskaini zaizkie ikasleei eta herritarrei. Lehenengoa apirilaren 5ean izan da Zegamako kultura-etxean. Aurreikuspenek gainezka egin, eta kultura-etxeko Oria aretoa ia txiki geratu da bertaratutako 50 lagunak hartzeko.

Orriak

RSS - segura-rako harpidetza egin