Hasiera

Laster, Santa Zezilia!

IKUSI SANTA ZEZILIA OSPAKIZUNEN ARGAZKIAK HEMEN: https://photos.app.goo.gl/FSG6HS5YTl4N2yo93

Laster musikarion zaindariaren eguna iritsiko da, eta TOBERA Musika-eskolan prest dugu dena hori behar den bezala ospatzeko. Ez gara ekintza bakarra egitera mugatuko Santa Zeziliaren omenez. Hemen behean duzue egitaraua. Ikusiko duzuen eran, 2 kalejira, dantza-saioa Zerainen eta kontzertu nagusia Seguran dira antolatu ditugun ekintzak. dozenaka ikasleren lana bertatik bertara ikusi eta entzuteko aukera paregabeak izango dira horiek guztiak. Adi erreparatu egitarauari, tartean badira-eta sorpresa batzuk!

Santa Zeziliaren eguna azaroaren 22a da, asteazkena aurten, eta TOBERAn jai hartuko dugu egun horretan. Makina bat musika-jaialdi eta -saio egingo dira bazterretan egunotan, eta horietara gerturatzeko modua ere egingo dugu, bai horixe! Zuri ere gonbidapena luzatzen dizugu ez bakarrik TOBERAren saioez gozatzeko, baizik eta baita inguruan izango dituzun bestelakoez ere. Gora musika! Gora Santa Zezilia!

Informazio osagarria: