Hasiera

Musikaren Hamabostaldirako motorrak berotzen

Apirilaren 18tik maiatzaren 1era bitarteko bi asteetan, 15 proposamen tentagarri metatu ditu Mutiloako, Segurako, Zegamako eta Zeraingo Tobera Musika-eskolak. Aurrez. Atzegi elkartearen bitartez, 2 tailer eskaini zaizkie ikasleei eta herritarrei. Lehenengoa apirilaren 5ean izan da Zegamako kultura-etxean. Aurreikuspenek gainezka egin, eta kultura-etxeko Oria aretoa ia txiki geratu da bertaratutako 50 lagunak hartzeko. Apirilaren 7an Seguran hartu dituzte azalpenak: adimen-urritasuna zer den, gaixotasuna ote den, desberdintasunak zergatik dauden pertsonen baitan eta ez disfuntzioak izatearen ala ez izatearen artean, e.a.