Hasiera

Ikasturteari agur, musikaz

Ikusi Segurako eta Zegamako argazki-albumak, hemen: https://goo.gl/photos/qJSdjuf6d5Jy7sjF6

30. ikasturtea amaitzear du TOBERA Musika-eskolak. Honezkero, eginak dituzte izen-emateak hurrengo ikasturterako ikasleek, eta TOBERA hasi da prestatzen irailean hasiko duen ikasturte berria.

Aurretik, ordea, 2016/2017 ikasturteari agur esan behar zaio, eta behar den bezala gainera. Horregatik jaialdi bana egingo du TOBERAk datozen egunetan Zegaman eta Seguran. Egitarauak hemen behean dituzue ikusgai.

Segurakoa ekainaren 19an izango da, eta Zegamakoa 20an. Biak arratsaldeko 18:30ean eta herriko plazan. Ondoren, bi kasuetan, merienda egongo da bertaratzen direnentzat.

Bi emanaldi horiez gain, bada bestelako ekintzarik ere ikasturtearen azken txanpa honetan: 18an Lazkaoko Dantzari Txiki Egunean hartuko dute parte TOBERAko 30 bat dantza-ikaslek eta 3 txistularik, Zegamako San Joan suaren inguruan ere bai beste ikasle-talde batek, e.a.

Helburua, azken batean, ikasturte baten bukaera eta hurrengoaren hasiera musikaz kateatzea baita, musikak etenik izan ez dezan Zegaman, Seguran, Zerainen eta Mutiloan!