Hasiera

dantza

Dantzari txikiek handi egin dute Zegama

Giro paregabean joan zen martxoaren 17an TOBERAk Zegaman ospatutako Dantzari Txiki Eguna. Eguraldi-giroa lagun, ez zen dantzarako girorik falta izan! Eguneko argazki-bilduma HEMEN ikusi eta deskarga dezakezu.

Osasun fisiko eta mentalerako… egizu dantza!

Berria egunkariak 2021eko urtarrilaren 13an argitaratutako artikulu baten laburpena duzu hau.

Zegaman TOBERAk antolatutako Dantzari Txiki Eguneko argazkiak ikusi eta deskargatu

Apirilaren 7an izan da aurtengo Dantzari Txiki Eguna Zegaman. Eguraldiak lagunduta, eguneko aurreikuspenak bete ahal izan dira, eta jai koloretsua osatu dute Lazkaoko Oin Arin dantza-taldekoek, Segurako Azpilla dantza-taldekoek, Beasaingo Aurtzaka dantza-taldekoek eta Zegamako bertako TOBERAko 5 dantza-taldeetako partaideek. Talde bakoitzak bere musikariak izan ditu lagun, eta eurak ikustera eta entzutera gerturatutako herritarrak, senitartekoak eta lagunak ugari izan dira. Beraz, festa-egun handia izan da dantzari txikiek osatutakoa Zegaman igandean. Eskerrik asko guztioi!

Ikasturteari agur, musikaz

Ikusi Segurako eta Zegamako argazki-albumak, hemen: https://goo.gl/photos/qJSdjuf6d5Jy7sjF6

30. ikasturtea amaitzear du TOBERA Musika-eskolak. Honezkero, eginak dituzte izen-emateak hurrengo ikasturterako ikasleek, eta TOBERA hasi da prestatzen irailean hasiko duen ikasturte berria.

Apirilaren 2an Dantzari Txiki ospatu dugu Zegaman

Lazkaoko Oin-Arin Dantza-taldeko kideak eta Beasaingo Aurtzaka Dantza-taldekoak izan ditugu TOBERAn bisitari aurtengo Dantzari Txiki Egunean; guztira, 125 dantzari eta musikari. Dantzaririk gazteenak ekarri ditu talde bakoitzak Zegamara, eta 'benetako' dantzari 'txiki' eguna izan da egindakoa, beraz.

Eguneko argazki batzuk ikusteko, sartu hemen: https://goo.gl/photos/EqUziay5txSCYHM29

Aurtengo Dantzari Txiki Eguneko argazkiak ikusi nahi al dituzu?

Igandean, apirilaren 24an, 200 dantzari eta musikari elkartu zituen TOBERA Musika-eskolak Zegaman ospatutako Dantzari Txiki Egunak. Eguneko antolaketa-plangintza aldatzera behartu bazuen ere eguraldiak, fin aritu ziren Aurtzakako, Azpillako eta TOBERAko kideak. Eskerrik asko guztioi!

Hementxe dituzue eguneko argazkiak ikusgai, oroigarri modura:

Zegamako Erlezainen Egunean aritu dira gure ikasleak

Apirilaren 3an, igandez, Erlezainen Eguna ospatu zen Zegaman. Azoka, erakustaldi eta bestelako osagaien artean, omenaldia egin zitzaien zenbait erlezaini. 'Agurra' dantzatu zieten TOBERAko Nora Etxezarreta, Haitz Goia eta Nahia Jimenez dantza-ikasleek, eta txistuko zenbait ikaslek txistularien bandarekin batera jo zuten, bai omenaldian, bai egunean zeharreko kalejiran.

Orriak

RSS - dantza-rako harpidetza egin