Hasiera

Ordiziako Dantzari txiki Egunean izango dira igandean TOBERAko dantzariak

Igandean Ordiziako Dantzari Txiki Egunera joango dira TOBERAko 30 bat partaide, dantzariak eta txistulariak. Goizeko 10:45ean, Ordiziako Barandiaran plazan egon beharko dute, eta, eguraldi txarra egingo balu, pilotalekuan.

Hamaiketakoa egin bitartean, Esperanza Latinako kideen eskutik dantza hegoamerikarrak eskainiko dira. Ondoren, 11:30ean, desfilea hasiko da, 3 geldialdirekin, eta 13:15ean Barandiaran plazan egingo da amaierako saio nagusia. Behin hori bukatuta, 14:00etan etxeetara itzuli ahal izango dute ikasleek, eta 10 bat bazkaltzera geratuko dira Plaza Nagusian. Frontoi txikian arratsaldeko 16:00etan egingo diren jolasetara eta 18:30ean plazan Tio Teronen semeak taldearekin egingo den dantzaldira joateko modua izango dute azken horiek.