Hasiera

Zegaman TOBERAk antolatutako Dantzari Txiki Eguneko argazkiak ikusi eta deskargatu

Apirilaren 7an izan da aurtengo Dantzari Txiki Eguna Zegaman. Eguraldiak lagunduta, eguneko aurreikuspenak bete ahal izan dira, eta jai koloretsua osatu dute Lazkaoko Oin Arin dantza-taldekoek, Segurako Azpilla dantza-taldekoek, Beasaingo Aurtzaka dantza-taldekoek eta Zegamako bertako TOBERAko 5 dantza-taldeetako partaideek. Talde bakoitzak bere musikariak izan ditu lagun, eta eurak ikustera eta entzutera gerturatutako herritarrak, senitartekoak eta lagunak ugari izan dira. Beraz, festa-egun handia izan da dantzari txikiek osatutakoa Zegaman igandean. Eskerrik asko guztioi!

Eguneko argazkien bilduma esteka honetan ikus dezakezue, eta, baita, nahi izanez gero, bertatik deskargatu ere (desfilearen zati batean grabatutako bideo labur bat ere baduzue tartean): https://photos.app.goo.gl/nTERVLjAd7h9rshT9