Hasiera

txistua

TOBERAko txistulariak Beasaingo alardean

Aurreko larunbatean, urriaren 28an, Beasaingo Gernika Pasealekuko edo Pergoletako -ezagunagoa den eran- frontoian eskualdeko txistularien alardea egin zen. Goierriko txistularien artean, TOBERAko ikasleak ere bertan izan ziren.Txistu-doinuak entzuteko aukera izateaz gain, alardera joandako publikoak erraldoi eta buruhandiak dantzan ikusteko aukera izan zuen, eta, batez ere, Ordiziako Laguntasuna errondailaren melodiekin egindako uztarketa gozatzekoa.

Zegamako Erlezainen Egunean aritu dira gure ikasleak

Apirilaren 3an, igandez, Erlezainen Eguna ospatu zen Zegaman. Azoka, erakustaldi eta bestelako osagaien artean, omenaldia egin zitzaien zenbait erlezaini. 'Agurra' dantzatu zieten TOBERAko Nora Etxezarreta, Haitz Goia eta Nahia Jimenez dantza-ikasleek, eta txistuko zenbait ikaslek txistularien bandarekin batera jo zuten, bai omenaldian, bai egunean zeharreko kalejiran.

Idiazabalgo Txistu-alardean esku hartu dute TOBERAko zenbait ikaslek

Urtarrilaren 30ean, Idizabalgo San Blas jaien egitarauaren barruan, arratsaldeko 8etan, hainbat txistu-talderen arteko alardea egin zen. Tartean izan ziren TOBERA Musika-eskolako 6 txistu-ikasle beren irakaslearekin batera. Beasaingo Alardea izan zuten azkena, eta, herrian bertan ere, hainbat ekintzatan aritzen dira urtean zehar: Errege Magoen Kabalgatan, herrian egiten diren azokatan, festatan, kalejiratan, e.a. Azken batean, eskolan ikasitakoa jendaurrean erakustea baino hoberik ez dagoelako.

RSS - txistua-rako harpidetza egin