Hasiera

TOBERAko txistulariak Beasaingo alardean

Aurreko larunbatean, urriaren 28an, Beasaingo Gernika Pasealekuko edo Pergoletako -ezagunagoa den eran- frontoian eskualdeko txistularien alardea egin zen. Goierriko txistularien artean, TOBERAko ikasleak ere bertan izan ziren.Txistu-doinuak entzuteko aukera izateaz gain, alardera joandako publikoak erraldoi eta buruhandiak dantzan ikusteko aukera izan zuen, eta, batez ere, Ordiziako Laguntasuna errondailaren melodiekin egindako uztarketa gozatzekoa.

Ez da hau TOBERAko ikasleek parte hartzen duten lehenengo alardea. Aurretik ere egonak ziren Beasaingo hitzorduan. Seguru ez dela azkenekoa izango. Azkena, Urretxuko Euskal Jaiko desfilean hartu zuten parte. Festa esanguratsuenak barru-barrutik bizitzeko aukera eskaintzen die TOBERAk txistuaren bitartez. Bejondeiela!