Hasiera

Apirilaren 2an Dantzari Txiki ospatu dugu Zegaman

Lazkaoko Oin-Arin Dantza-taldeko kideak eta Beasaingo Aurtzaka Dantza-taldekoak izan ditugu TOBERAn bisitari aurtengo Dantzari Txiki Egunean; guztira, 125 dantzari eta musikari. Dantzaririk gazteenak ekarri ditu talde bakoitzak Zegamara, eta 'benetako' dantzari 'txiki' eguna izan da egindakoa, beraz.

Eguneko argazki batzuk ikusteko, sartu hemen: https://goo.gl/photos/EqUziay5txSCYHM29

Bakarkako dantzak eta talde guztiek elkarrekin batera egindakoak tartekatu dira eguneko saioen artean. Txistulariak, trikitilariak eta pandero-jotzaileak izan dituzte lagun.

Zegamako dantzariak maiatzean joango dira Beasainera eta ekainean Lazkaora.