Hasiera

Kriseilu-aireratzea Seguran

Larunbat honetan, martxoaren 12an, ekimen berri bat egingo du Gure Esku Dago herritarren plataformak Seguran. Iluntzeko 20:00etan kriseilu-aireratzea egingo da Erreboten, eta bertara deitu ditu talde antolatzaileak Segurako elkarteak eta herritarrak. Iparra-Hegoa jaiarekin bat etorriko den ekintza izango da.

TOBERA Musika-eskolako Zuzendaritza-batzordeak hala erabakita, Gure Esku Dago mugimendua aurtengo ekaina-bitarte Seguran antolatzen ari den prozesuaren berri ari da jarraitzen musika-eskola. Bilerez gain, aurkezpen-bideoan ere hartu zuen parte eskolak. Hemen behean duzue larunbateko ekimenaren kartela.

Informazio osagarria: