Hasiera

Musikaren Hamabostaldiak musikaz beteko ditu Segura eta Zegama martxoan

Urteak dira TOBERA Musika-eskolak instrumentuen entzunaldiak eta musika-hizkuntzako ate irekiak egiten dituela. Pare bat astean, gure musika-eskolako ate-leihoak zabaltzen dizkiegu herritarrei, egiten dugun lana gertuagotik ezagut dezaten. Hemen behean duzue 2018ko egitaraua.

Tartean dira honako musika-tresnatako ikasleen entzunaldiak, Zegaman eta Seguran: pianoa, danbolina, txistua, gitarra klasikoa eta elektrikoa, baxu elektrikoa, perkusioa, trikitia, panderoa eta zeharkako txirula. Musika-hizkuntzako eskolak irekiak izango dira, eta hala nahi duen edonor joan ahal izango da ikustera zer eta nola lantzen duten gure ikasleek musikaren teoria: notak, erritmoa, melodia, isilunea, e.a. Hala nahi dutenek, partaide izateko aukera ere izango dute!

Musikaren Hamabostaldia martxoaren 12tik 22ra izango da aurten, eta egunero izango da zer entzun Seguran eta Zegaman. Esan beharrik ez dago: zatoz!

Informazio osagarria: