Hasiera

Ikasturteari agur esateko, 2 kontzertu

IKUSI ARGAZKIAK HEMEN: https://photos.app.goo.gl/kg4X7xwoVimQU9ae6

Albistearekin batera doan fitxategian ikus dezakezu TOBERA Musika-eskolako ikasleek prestatutako egitaraua ikasturteari agur esateko. Bi jaialdi dira antolatu direnak, bat Seguran eta bestea Zegaman. Bete-beteak datoz egitarauak, asko dutelako eskaintzeko TOBERAko ikasleek. Gainera, musika-hizkuntzako eta 2. nahiz 3. nibel-amaierako Diplomak ere banatuko dira kontzertuotan. Bi kasuetan, merienda eginda bukatuko dira kontzertuak. Ehundik gora ikaslek hartuko dute parte.