Hasiera

ekintzak

Kalejira Mutiloan

Azaroaren 19an, astean zehar Mutiloan egindako Kultura-astearen barruan, protagonismoa hartu zuen musikarion zaindari Santa Zeziliak. TOBERA Musika-eskolako ikasleen bitartez izan zen; kalejira egin zuten Mutiloan trikitiko, panderoko eta txistuko zenbait ikaslek. TOBERA Musika-eskolak Mutiloan egindako lehenengo ekintza ofiziala izan zen.

Santa Zezilia, gure zaindaria

Musikarion zaindari Santa Zeziliaren omenezko ekitaldiak bi izango dira aurten TOBERA Musika-eskolan. Batetik, hilaren 18an, asteazkena, Segurako Aldundiaren Aterpetxean jaialdia eskainiko dute 75 ikaslek arratsaldeko 18:30ean. 23 abestirekin prestatutako egitaraua ezagutzeko, albiste honen behealdean duzu aukera. Euskal Herriko Musika-eskolen Elkartean antolatutako 'Musikalean' ekintzaren barruko saioa izango da. Orain arte kontzertu bana eman izan badu ere musika-eskolak Zegaman eta Seguran, aurtengo jaialdia bateratua izango da eta iraupen luzeagokoa.

Maila ona, giro ederra eta jende ugari ikasturtearen amaierako jaialdietan

Arrakasta. Horixe da ikasturteari agur esateko TOBERA Musika-eskolak egindako bi kontzertuak definitzeko hitz gakoa.

Labur-labur, hementxe dituzu egun horietako zenbait irudi:

https://plus.google.com/104279413502959475783/stories/5d6fb6f4-5a76-3c4f...

Ikasturtea agurtzeko... Musika!!

Prest ditu TOBERA Musika-eskolak ikasturte-amaierako jaialdiak. Zegaman ekainaren 16an izango da, asteartea, eta Seguran 18an. Bi kasuetan herriko plazan izango da ikasleen emanaldia.

Ikasleak grabazio-estudioan izan dira

Bigarren aldia izan dute ikasturte honetan ikasleek grabazio-estudio profesionalean sartzen. Azaroan Pirritx, Porrotx eta Marimototsen hiru kanta grabatu bazituzten, oraingoan, musika-eskolaren beraren ekimenez, 'Lambada' doinuan oinarritutako moldaketa grabatu dute hainbat ikaslek. Maiatzaren 16a, larunbata, oso osorik eman dute Pottoko Studioan grabatzen.

Altsasuko Musika- eta Dantza-eskola ezagutzera goaz

Urte asko dira TOBERA Musika-eskolak Elkartruke-zikloa hasi zuenetik inguruko musika-eskolak ezagutzeko eta beraiekiko harremana estutzeko. Musika-eskola bana ezagutu izan du urtero denbora-tarte honetan, eta, eskolaren 25. urteurrenean, aparteko izaeraz, Goierriko musika-eskolen arteko lehenengo topaketa egin zuen gainera.

Denok Korrikara!

Seguran martxoaren 22an jaialdia egingo da Korrika datorrela girotzeko, eta hantxe izango dira TOBERA Musika-eskolako ikasleak, musika jarriz, ekarpena egiten (18:30, plazan jarritako karpan). Egun horretarako prestatutako kanten artean, aurtengo Korrikaren kanta ofizialaren moldaketa dago, txistuko eta gitarrako ikasleen eskutik. Ikus egitarua osorik beheko estekan.

Orriak

RSS - ekintzak-rako harpidetza egin