Hasiera

ekintzak

Andoaingo piano-jaialdira bidean dira gure ikasleak

Otsailaren 27ko eta 28ko asteburuan beharko luke izan Andoaingo 16. piano-jaialdiak. Koronabirusak, ordea, dantzan jarrita dauka jaialdia; zalantzan dago egiterik izango ote den ala ez, eta nola, egitekotan.

Dena den, gure ikasleek aspaldi eman zuten izena parte hartzeko, eta hasiak dira harako obrak eta piezak prestatzen. Hain zuzen ere, 9 dira horretan buru-belarri ari diren piano-jotzaile gazteak.

Maia Pérez, Maddi Mardaras, Udane Inza, Noa Otaegi, Adei martínez, Libe Sarasa, Aintzira Zabaleta, Naiara Iraola eta Malen Otaegi. Zuena izango da arrakasta!

TOBERA EiTB Maratoiarekin bat: "ez negar egin, gu elkarrekin"

Tobera Musika-eskolak ere EITBren aurtengo Maratoiko kantu-katearen bertsioa egin du.

Helbide honetan duzue ikusgai bideoa: https://www.eitb.eus/eu/eitb-taldea/eitb-maratoia/zure-bertsiorik-onena/...

Sentitu libre negar egiteko (gauza handia da negar egitea!), eta ez ahaztu gertu gaituzula beti TOBERAko guztiok. Gu, elkarrekin ;-)

Gora Santa Zezilia! Bideo-bilduma 2020

 

Igandean (azaroaren 22an) Santa Zezilia eguna izan zen. Dakizuen bezala, musikarion zaindaria da Santa Zezilia. Egun horren bueltan ugariak izaten dira musika-emanaldiak. TOBERAko ikasle eta langileek ere urtero-urtero ospatu izan dugu. Eta aurten ere bai!

'Musikalean' argazki-bilduma: Euskal Herriko musika-eskolen lankidetzaren fruitua

Santa Zezilia azaroaren 22an da. Data horren bueltan, "Musikalean" ospatu ohi dugu. "Musikalean" Euskal Herriko Musika-eskolen Elkartean biltzen garen musika-eskolek antolatzen dugun jaia da. Aurten ez dugu "Musikalean" egiterik izango, bizi dugun egoera dela eta, baina ez dugu ezer egin gabe geratu nahi zian ere. Horregatik, aurreko "Musikalean"-etan egindako argazkiekin bideo bat sortu dugu. Euskal Herriko musika-eskola ugaritako ikasleen argazkiekin osatu dugu bideoa; ea TOBERAko ikasleen argazkiak zeintzuk diren asmatzen duzuen! Kontuz, batzuk aspaldi samarrekoak dira...!

Santa Zezilia aurten ere ospatuko dugu, bai horixe!

Santa Zeziliak ez du pandemiez ulertzen, eta, egoerara egokituta bada ere, musika dakar beste behin Tobera Musika-eskolako ikasleen eskutik.

Musika-hizkuntzako informazio-bilerak aurrez aurre egin genituen urriaren 28an eta 29an, baina, aldiz, Eusko Jaurlaritzaren azaroko dekretuak ez digu utziko Santa Zeziliaren omenezko kontzertua jendaurrean egiten.

Zatoz musikaren handitasuna gurekin ospatzera: TOBERAren Musikaren Hamabostaldia bertan da!

Entzunaldiak, erakustaldiak, dantza-saioak, Elkartrukea Azkoitiko musika-eskolarekin, Dantzari Txiki Eguna, jubilatuen eta gazteen arteko harremana musikaren bitartez... Betea-betea datorkigu Musikaren Hamabostaldiaren aurtengo edizioa. Martxoaren 23tik apirilaren 2ra, makina bat ekintza Zegama eta Segura suspertzeko!

Otsailaren 8-9ko asteburuan egingo den piano-jaialdirako ari dira prestatzen TOBERAko 16 ikasle

Andoaingo Piano-jaialdiaren 15. edizioa egingo da otsailaren 8ko eta 9ko asteburuan, Andoaingo Bastero Kulturgunean. Urtero hartu izan dute parte jaialdi horretan TOBERAko piano-ikasleek, eta aurten ere hala izango da.

Zer ospatua non, TOBERA han

Gertuko komunitatearekin erabateko harremanean dagoen erakundea da TOBERA. Gure herriekin, elkarteekin eta herritarrekin konprometituta gaude. Horregatik, ez da zaila TOBERAko ikasleak topatzea musikaz edota dantzaz aberastu daitezkeen ekintzetan partaide. Abenduaren 24ko gabon-eskean halaxe izan zen, esaterako. Eta otsailaren 4ko Santa Ageda bezperako kantu-eskean ere ariko dira TOBERAko ikasleak, beste askoren artean.

TOBERAk antolatuta, Errege Magoei ongi etorria Zegaman

Urteroko usadioa da. Eta aurten ere ez du hutsik egin hitzorduak. TOBERA Musika-eskolaren eskutik iritsi dira Hiru Errege Magoak Zegamara 2020an ere, opariak partitzera herritarren artean, urtean zehar izan dugun portaeraren eta jarreraren proportzioan. Urteak dira Erregeen harrera-ospakizuna antolatzea musika-eskolaren ardura dela -hasiera-hasieratik, 1997tik-, eta segizioak txistularien musika izan ohi du lagun, baita aurten ere.

Orriak

RSS - ekintzak-rako harpidetza egin