Hasiera

Ikasleen entzunaldi-zikloa, aurten bideotan

Udaberriaren atarian 'Musikaren Hamabostaldia' antolatu ohi du Tobera Musika-eskolak. Aurten, bigarren aldiz segidan, COVIDa dela eta, ezinezkoa izan da ohiko formatuan garatu. Musikaren Hamabostaldiaren barruko osagaietako bat irakasgaikako entzunaldiak dira. Entzunaldiak ikasleek bakarka edo talde oso txikitan interpretatzen dituzten abestien emanaldiak dira. Eskoletan lantzen dituzten ariketak familiei eta ikaskideei erakusteko kontzertu txikiak dira, instrumentu bakoitzaren ezaugarriak erakusteko. Aurten ere egin egingo dira entzunaldiak.

Zegaman, Seguran eta Zerainen grabatu ditugu ikasleen piezak, kalean. Iragarri gabe jo dira abestiak kalean, eta jendea inguruan geratzen ez da utzi; halabaina, herriak girotzeko balio izan dute, bide batez. Grabazio guztiak apirilaren 19tik aurrera ari gara emititzen musika-eskolaren sare sozialetan, eta maiatzean webgunean eta YouTubeko kanalean jarriko dugu bideo-bilduma osoa ikusgai. Euskal dantzatako; musika-hizkuntzako; txistu eta danbolineko; gitarrako; trikiti, pandero eta perkusioko; zeharkako txirulako eta pianoko ikasleen 25 bideo izango dira.

Informazio osagarria: