Hasiera

Gora Santa Zezilia! Bideo-bilduma 2020

 

Igandean (azaroaren 22an) Santa Zezilia eguna izan zen. Dakizuen bezala, musikarion zaindaria da Santa Zezilia. Egun horren bueltan ugariak izaten dira musika-emanaldiak. TOBERAko ikasle eta langileek ere urtero-urtero ospatu izan dugu. Eta aurten ere bai!

Azaroaren hasierako Eusko Jaurlaritzaren aginduak ikasleen aurrez aurreko kontzertuak galarazi baditu ere, 14 abestiko egitarau birtuala prestatu dugu. Sare sozialetan aritu gara bideo horiek guztiak zabaltzen azaroaren 19tik (Facebookean eta Instagramean).

Hemen dituzue ikusi eta zeuen ordenagailuetara deskargatzeko moduan (3 plataformetan eduki bera dago):

DRIVE ["Santa Zezilia 2020" karpeta] >> https://drive.google.com/drive/folders/1v1iCdK4eCGY6YP6JOXTcCd5akCxpvghj...

YOUTUBE KANALA ["Santa Zezilia 2020" bilduma edo erreprodukzio-zerrenda] >> https://www.youtube.com/watch?v=OeexCS7C1f8&list=PLEnObKv7rmtV3ufATE-BBv...

GOOGLE+ ARGAZKIAK ["2020 Santa Zezilia birtuala" albuma] >> https://photos.app.goo.gl/N3c1A6LURQVVxhUY9

TOBERA partaide den Euskal Herriko Musika-eskolen Elkartearen bideo kolektibo batean ere parte hartu dugu: https://www.youtube.com/watch?v=MG_jP4pddxY&feature=emb_logo

Gainera, Goierri Telebistak gure ikasleen saioa emititu zuen igandean bertan -Santa Zezilia eguna- arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara (aurrera begira ere gehiagotan emitituko dute, eta webgunean ere jarriko dute ikusgai). Ekainean grabatu genituen ikus-entzunezkoak erabiliko dituzte saioa osatzeko.

HITZA: https://goierri.hitza.eus/2020/11/18/santa-zezilia-modu-birtualean-ospat...

EL DIARIO VASCO: https://www.diariovasco.com/tolosa-goierri/musikaren-oasia-pandemiaren-2...

NOTICIAS DE GIPUZKOA: https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/gipuzkoa/goierri/2020/11/10/toberak-d...

Ez ahaztu, bukatzeko, Euskaraldian erabat murgilduta gaudela. TOBERA Musika- eta Dantza-eskola Arigunea da, euskaraz lasai aritzeko espazioa:

GOIBERRI: http://goiberri.eus/2020/11/20/tobera-musika-eskola-arigunea/

Bizi-bizi eta prest-prest jarraitzen dugu! Eta segi dezagula! Gora Santa Zezilia!