Hasiera

'Musikalean' argazki-bilduma: Euskal Herriko musika-eskolen lankidetzaren fruitua

Santa Zezilia azaroaren 22an da. Data horren bueltan, "Musikalean" ospatu ohi dugu. "Musikalean" Euskal Herriko Musika-eskolen Elkartean biltzen garen musika-eskolek antolatzen dugun jaia da. Aurten ez dugu "Musikalean" egiterik izango, bizi dugun egoera dela eta, baina ez dugu ezer egin gabe geratu nahi zian ere. Horregatik, aurreko "Musikalean"-etan egindako argazkiekin bideo bat sortu dugu. Euskal Herriko musika-eskola ugaritako ikasleen argazkiekin osatu dugu bideoa; ea TOBERAko ikasleen argazkiak zeintzuk diren asmatzen duzuen! Kontuz, batzuk aspaldi samarrekoak dira...! Zuen gustuko bideoa izatea espero dugu!