Hasiera

Zatoz musikaren handitasuna gurekin ospatzera: TOBERAren Musikaren Hamabostaldia bertan da!

Entzunaldiak, erakustaldiak, dantza-saioak, Elkartrukea Azkoitiko musika-eskolarekin, Dantzari Txiki Eguna, jubilatuen eta gazteen arteko harremana musikaren bitartez... Betea-betea datorkigu Musikaren Hamabostaldiaren aurtengo edizioa. Martxoaren 23tik apirilaren 2ra, makina bat ekintza Zegama eta Segura suspertzeko!

Izan ere, bizitasuna darie Zegamari, Segurari, Zeraini eta Mutiloari, eta dinamikotasun horri ekarpen gehigarria egitera datorkio TOBERA Musika- eta Dantza-eskolak antolatutako Musikaren Hamabostaldia. 2019ko edizioko Musikaren Hamabostaldiak Eusko Jaurlaritzaren errekonozimendua jaso zuen landa-izaerako herriak biziberritzen betetako funtzioagatik, eta are eta indartsuago dator aurtengo edizioa: ekintza ugariz beteta batetik, eta gurean berritzaileak diren ekimenekin bestetik. Adin eta izaera askoko ehunka lagun elkartuko ditugu musikaren inguruan, hori bide modura hartuta gure herri txikiak kohesionatzeko eta kulturalki pizteko, herritarren ongizatea helburu.

Hain zuzen ere, 'Musika KM0' du lelo 2020ko Musikaren Hamabostaldiak, TOBERAk kultura eta herria ederki uztartzen dituen seinale.

Atxikian dituzue egitarau betearen xehetasunak. Bertan nahi zaitugu, gure alboan. Elkarrekin, txikitasunaren handitasuna aldarrikatzen! Zatoz!!

Informazio osagarria: