Hasiera

Ikusi eta deskargatu 2021eko apirileko entzunaldietako bideoak

 

Koronabirusa koronabirus, badira hutsik egin gabe aurrera ateratzen ari garen ohiko ekintzak ere. Entzunaldiak, ate irekiak eta musika-tresnak bertatik bertara eta aurrez aurre ezagutzeko erakustaldiak egin ditu apirilean zehar TOBERA Musika-eskolak.

Entzunaldietan ikasleak bakarka edo talde txikitan jarri ditugu jotzen. Hala, instrumentu bakoitzaren errealitatea ezagutzeko aukera eman diegu herritarrei. Bestalde, ate irekietan, musika-hizkuntzako eta euskal dantzatako eskoletan zer lantzen den erakutsi dugu. Azkenik, aurrez aurre egin ditugun erakustaldietan, musika-eskolako instrumentuetako irakasleek musika-hizkuntzako ikasleei azalpenak eman dizkiete beren instrumentuari buruz, eta instrumentua gertutik ikusi eta entzuteko aukera izan dute, hainbat xehetasun eta bitxikeria jakitekoaz gain.

Ikasleen entzunaldiak grabatu egin ditugu, eta honako plataformetan dituzue bideoak, ikusi/entzun eta deskargatzeko moduan (klikatu gainean):