Hasiera

Euskal Herriko Trikiti Egunean izan dira TOBERAko ikasleak

Beasainen ospatu da aurten Euskal Herriko trikitilarien jai nagusia, apirilaren 23an, larunbata. Garai bateko ohitura da Euskal Herriko trikitilariak urtean behin elkartzearena, baina, festaren bertsio berrian, ikasleak dira batez ere partaide. Aipatu bertsio berri horretan, Durangon, Bergaran eta Zarautzen egin dira aurreko jaiak, bi urtez behin.
Goizeko 11etan hamaiketakorako elkartu, eta 11:30ean irten ziren trikitilariak herriko kaleetan zehar. TOBERAtik trikiti- eta pandero-ikasleak joatez gain, perkusioko ikasleren bat ere joan zen.
Musikaren Hamabostaldiaren barruko ekintza izan da hori TOBERA Musika-eskolarentzat.