Hasiera

ekintzak

Maila ona, giro ederra eta jende ugari ikasturtearen amaierako jaialdietan

Arrakasta. Horixe da ikasturteari agur esateko TOBERA Musika-eskolak egindako bi kontzertuak definitzeko hitz gakoa.

Labur-labur, hementxe dituzu egun horietako zenbait irudi:

https://plus.google.com/104279413502959475783/stories/5d6fb6f4-5a76-3c4f...

Ikasturtea agurtzeko... Musika!!

Prest ditu TOBERA Musika-eskolak ikasturte-amaierako jaialdiak. Zegaman ekainaren 16an izango da, asteartea, eta Seguran 18an. Bi kasuetan herriko plazan izango da ikasleen emanaldia.

Ikasleak grabazio-estudioan izan dira

Bigarren aldia izan dute ikasturte honetan ikasleek grabazio-estudio profesionalean sartzen. Azaroan Pirritx, Porrotx eta Marimototsen hiru kanta grabatu bazituzten, oraingoan, musika-eskolaren beraren ekimenez, 'Lambada' doinuan oinarritutako moldaketa grabatu dute hainbat ikaslek. Maiatzaren 16a, larunbata, oso osorik eman dute Pottoko Studioan grabatzen.

Altsasuko Musika- eta Dantza-eskola ezagutzera goaz

Urte asko dira TOBERA Musika-eskolak Elkartruke-zikloa hasi zuenetik inguruko musika-eskolak ezagutzeko eta beraiekiko harremana estutzeko. Musika-eskola bana ezagutu izan du urtero denbora-tarte honetan, eta, eskolaren 25. urteurrenean, aparteko izaeraz, Goierriko musika-eskolen arteko lehenengo topaketa egin zuen gainera.

Denok Korrikara!

Seguran martxoaren 22an jaialdia egingo da Korrika datorrela girotzeko, eta hantxe izango dira TOBERA Musika-eskolako ikasleak, musika jarriz, ekarpena egiten (18:30, plazan jarritako karpan). Egun horretarako prestatutako kanten artean, aurtengo Korrikaren kanta ofizialaren moldaketa dago, txistuko eta gitarrako ikasleen eskutik. Ikus egitarua osorik beheko estekan.

Emakumeen Nazioarteko Eguna

Parekidetasuna lortze-bidean ekarpena egingo dute Segurako herritarrek igandean, martxoaren 8an bertan, Segurako Udalak deituta. Aldarrikatze-ekintza izango da oraingoan. Elkarretaratzea egingo dute eguerdian, plazan, emakumea gutxiesten duten praktikak alboratzeko bisibilizazio-ekimen modura. Eta, osagaien artean, hantxe izango dira TOBERA Musika-eskolako ikasleak ere, musikaz mezu bera helarazten. Eta, gainera, adibide praktikoa plazaratuta: emakumezko ikasleen lana da, batez ere, erakutsiko duena musika-eskolak. Ikus egitaraua behealdean.

Jakin nahi al duzu zein proiektutan dabilen oraingoan murgilduta TOBERAko irakasle Xabi?

Xabi Arakama musikari polifazetikoa da. Musika-tresna tradizionalei fidel beti (trikitia, panderoa, txalaparta...), baina musika-estilo ugari jorratzen aldi berean (ska, berbena-musika, jazza...). Aste Santuan bigarrengoz itzuliko da Madrilgo Café Centralera, astebetez, gauero, Joshua Edelmanen taldearekin jotzera. Bere ibilbide luzean, urrats bat gehiago. Gogotik ari omen da ikasten gainera. Gero, TOBERAko ikasleei erakusteko.

Orriak

RSS - ekintzak-rako harpidetza egin