Hasiera

II. Dantzari Txiki Eguna Zegaman, apirilaren 19an


Eguraldia lagun, hauxe izango da musikariek eta dantzariek jarraituko duten ibilbidea Zegamako Dantzari Txiki Egunean, apirilaren 19an, igandea:

11:30ean desfilea hasiko da, eskolako patiotik.
11:35 1. gunea  Urgain Berri plaza.
11:50 Juan Telleria eta San Martin kaleetan zehar, aurrera egingo du gero desfileak, plazatik pasatu eta Olaran kaleko plazatxoan 2. geldialdia egiteko.
12:05 2. gunea  Olaran kaleko aparkalekua.
Santa Barbara kaletik, herri-gunera itzuli.
12:30 3. gunea  Kalearen luzeran, aldi berean, dantza-taldeek saioa eskainiko dute.
12:55 Bukaera Plazan, udaletxearen aurrean.
Talde guztietako kideek, batera, Ikurrin Dantza, Agurra eta Txulalai egingo dituzte amaierako saioan zehar.
Talde bakoitzak bakarkako saioa ere eskainiko du. Bukatzeko, talde guztiek batera -eta hala nahi duten ikusleek, noski- Fandangoa, Arin-arina eta Biribilketa dantzatuko dituzte (Andre Madalen eta Neska Zaharrak).
14:00 bukaera.

  • . Eguraldi txarra egingo balu, eguneko egitarau osoa patio estalian egingo litzateke (harrera-lekuan bertan).

 150 haur baino gehiago izango dira egun horretan Zegaman elkartuko direnak. TOBERAko dantza-taldeetako 5ekin batera, Segurako Azpilla Dantza-taldeko kideak eta Beasaingo Aurtzakakoak arituko dira. Dantzaren festa izango da! Ez zaitez gurekin gozatzera etorri gabe geratu!