Hasiera

Zer ospatua non, TOBERA han

Gertuko komunitatearekin erabateko harremanean dagoen erakundea da TOBERA. Gure herriekin, elkarteekin eta herritarrekin konprometituta gaude. Horregatik, ez da zaila TOBERAko ikasleak topatzea musikaz edota dantzaz aberastu daitezkeen ekintzetan partaide. Abenduaren 24ko gabon-eskean halaxe izan zen, esaterako. Eta otsailaren 4ko Santa Ageda bezperako kantu-eskean ere ariko dira TOBERAko ikasleak, beste askoren artean.

Eta horien artean ezin falta sagardotegietako txotx-denboraldiaren irekiera. Zeraingo Otatza sagardotegian izan dira urtarrilaren 17 iluntzean TOBERA Musika-eskolako trikitiko eta panderoko 11 ikasle, irakasleak lagunduta. Urtero-urteroko hitzordua da hori gure ikasleentzat. Aurten, gainera, sagardotegi horretan bertan izan da Goierriko txotx denboraldiaren inaugurazio instituzionala, bezperan -urtarrilaren 16an-, Andoni Aizpururen eskutik. Beraz, irekiera ofizialaren ondorengo herri-irekieran, TOBERA giro-jartzaile!