Hasiera

Ikastaro irekia TOBERAren eskutik zuretzat: Perkusio afro-brasildarra

TOBERA Musika-eskolak PERKUSIO AFRO-BRASILDAR tailer irekia antolatu du 16 urtetik gorakoentzat maiatzeko 3 ostiral arratsaldetarako eta ekaineko lehenengo ostiralerako (4 saio, bakoitza 2 ordukoa). Egunen batekin inork eragozpena izanez gero, taldean hala adostuz gero, ekainaren 21era atzeratu ahalko litzateke saio hori. Musika-ezagutzarik ez da behar. Izenemate-epea zabalik 2024ko apirilaren 28ra arte. 75 € dena barne.

[Albiste honi atxikita duzu informazio guztia]

Izen-ematea [izen-abizenak eta telefono-zenbakia jakinarazi] eta informazioa: tobera@tobera.org

Mesedez, hedatu informazioa inguruan eta... anima zaitez erritmoa taldean bizitzera!