Hasiera

orokorra

Matrikulazioa 2021/2022: "ginena izateko, musika"

TOBERA Musika- eta Dantza-eskolan izena emateko epea zabalik duzu maiatzaren 23ra arte. Orain izena emanda, 2021/2022 ikasturtean gure ikasle izango zara. Iaz aurreneko aldiz online egin zen matrikulazio-prozesu osoa, eta aurten ere hala izango da: www.tobera.org webgune honetako goiko menu-barran agertzen den "Izenematea 2021/2022 ONLINE" atalean klikatu.

Elkartasunaren indarra: AMPO bidelagun

Momenturik zailenetan jasotako laguntza da denetan baliagarriena. Bizi dugun egoeran, elkartasuna praktikatzeak asko balio duela jakitun da AMPO kooperatiba-taldea. Eta, filosofia horrekin koherente, TOBERAren proiektua babestea eta diruz laguntzea erabaki du aurten beste behin Ampok. Mila esker!

Eskerrik asko Orkliri, TOBERA laguntzeagatik

Oorkli kooperatibaren logotipoarkli berokuntzarako, gas-segurtasunerako, ura berotzeko eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak fabrikatzen eta saltzen dituen Ordiziako kooperatiba da. Nazioarte-mailako taldea da, eta berrikuntza eta aitzindaritza ditu balio erantsi bere lanean, gertuko inguruarekiko lankidetzaz gain.

Musika-hizkuntzako eskoletan zer eta nola lantzen dute gure seme-alabek? Erantzunak emateko, aurkezpen-bilerak familientzat

Musika-hizkuntzako ikasleen familiekin aurkezpen-bilerak egingo ditu TOBERA Musika-eskolak urriaren 28an, arratsaldeko 18:00etan, ZegamakoJabier Otaegi kultura-etxeko musika-hizkuntzako gelan (Oria aretoan) eta biharamunean, urriaren 29an, arratsaldeko 18:00etan, Segurako kultura-etxeko areto nagusian.

Zegaman eskolak hartzen dituzten ikasleen familientzat eta Zerainen nahiz Seguran hartzen dituztenentzat izango dira bilera hauek, hurrenez hurren, nahiz eta, hobeto baletorkio norbaiti, bereaz besteko herriko bilerara joateko aukera baduen.

Lagun, eman izena Euskaraldian eta izan ahobizi edo belarriprest!

HILABETE FALTA DA EUSKARALDIRAKO >> Azaroaren 20tik abenduaren 4ra

Euskaraldian parte hartzeko ariguneak identifikatu eta entitate modura izena eman du TOBERA Musika- eta Dantza-eskolak. Horrela, garai zail honetan, herritarrei euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan aritzeko bidea erraztuko diegu.

Urratsez urrats, COVID-19ari aurre egiten ari gatzaizkio

Ikasturtea hasterako, "COVIDaren AURREKO JARDUNBIDE OROKORRAK 2020/2021 ikasturtean" dokumentua osatu genuen TOBERAn eta familia eta ikasle guztiei bidali genien, eta irailaren hasieran, berriz, "COVID PAUTAK FAMILIENTZAT" dokumentua, jarraibide zehatzekin [klikatu izenen gainean dokumentuak deskargatzeko].

TOBERA Arigune izango da aurtengo Euskaraldian

Arigune modura eman du izena TOBERA Musika- eta Dantza-eskolak aurtengo Euskaraldian. Orain, zabalik dagoenez herritarrek izena emateko epea, familiak, langileak eta ikasleak Belarriprest eta Ahobizi izatera gonbidatzen zaituztegu. Guztion indarrarekin, duela bi urte bezala, euskaraz areago bizitzeko aukera izango dugu hamabost egunez, azaroaren 20tik aurrera.

2020/2021 ikasturtea, prest!

Eskerrik asko 2020/2021 ikasturtean TOBERAn izena eman duzuen guztioi. Ikasle berriak izango zaituztegunei, ongi etorri! Zailtasunak zailtasun, aurreko ikasturtean izandako izenemate-kopurua berdindu dugu, eta hori ongi egindako lanaren emaitza da. Izan ere, nahiz eta ikasturte-amaiera gogorra izan dugun, majo saiatu da TOBERAko lantaldea bere zeregina txukun eta profesionaltasunez egiten, eta hori ederki asko apreziatu eta baloratu dute herritarrek, ikasleek eta familiek.

Orriak

RSS - orokorra-rako harpidetza egin