Hasiera

Eskerrik asko Orkliri, TOBERA laguntzeagatik

Oorkli kooperatibaren logotipoarkli berokuntzarako, gas-segurtasunerako, ura berotzeko eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak fabrikatzen eta saltzen dituen Ordiziako kooperatiba da. Nazioarte-mailako taldea da, eta berrikuntza eta aitzindaritza ditu balio erantsi bere lanean, gertuko inguruarekiko lankidetzaz gain. Hain zuzen ere, azken horri tiraka, Zegamako, Segurako, Zeraingo eta Mutiloako TOBERA Musika-eskolak herriotan musikaren arloan egiten duen kultura- eta gizarte-jarduera aintzat hartuta, kooperatibako Kontseilu Sozialak gure ikastegiari diru-laguntza ematea erabaki du 2020an. Ez da aurreneko urtea; izan ere, aspaldikoa da Ordiziako kooperatiba garrantzitsuaren eta TOBERAren arteko harremana, eta, hala, hainbat urte dira Orklik gure musika-eskolaren lana diruz laguntzen duela.

Orkli kooperatiba-elkartearen inguruko informazio zabalagoa kontsulta dezakezue hemen (klikatu gainean).

TOBERA Musika-eskolak apustu garrantzitsua egiten jarraituko du, tarifa apaletan, musikaren irakaskuntza kalitatez eta profesionaltasunez eskaintzeko gure herri txikietan. Zerbitzu publikoaren izaera du TOBERAk. Orkli kooperatiba-elkartearen diru-laguntza bera ere, beste urte batez, TOBERAren gizarte-, kultura- eta hezkuntza-dimentsioak indartzera etorri da. Eskerrik asko!