Hasiera

Eskerrik asko, Orkli, TOBERAren lana laguntzeagatik!

Orkli berokuntzarako, etxeko ur berorako, ur-beroketarako eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak fabrikatzen eta saltzen dituen Ordiziako enpresa da. Zegamako, Segurako, Zeraingo eta Mutiloako TOBERA Musika-eskolak 4 herriotan musikaren arloan egiten duen kultura- eta gizarte-jarduera aintzat hartuta, kooperatibako Kontseilu Sozialak gure ikastegiari diru-laguntza ematea erabaki du beste behin. Izan ere, aspaldikoa da jada Ordiziako kooperatiba garrantzitsuaren eta TOBERAren arteko harremana, eta, hala, hainbat urte dira Orklik gure musika-eskolaren lana diruz laguntzen duela.

Orkli kooperatiba-elkartearen inguruko informazio zabalagoa kontsulta dezakezue hemen (klikatu gainean).

TOBERA Musika-eskolak apustu garrantzitsua egiten jarraitzen du, tarifa apaletan, musikaren irakaskuntza kalitatez eta profesionaltasunez eskaintzeko. Lan hau, gainera, populazio gutxiko herri txikietan egiten dugu eta, horrek, esangura are eta handiagoa ematen dio gure lanari. Herritar guztiei zerbitzua ematen dien erakundea da TOBERA. Orkli kooperatiba-elkartearen diru-laguntza bera ere, beste urte batez, TOBERAren gizarte-, kultura- eta hezkuntza-dimentsioak indartzera etorri da. Eskerrik asko!