Hasiera

Matrikulazioa 2021/2022: "ginena izateko, musika"

TOBERA Musika- eta Dantza-eskolan izena emateko epea zabalik duzu maiatzaren 23ra arte. Orain izena emanda, 2021/2022 ikasturtean gure ikasle izango zara. Iaz aurreneko aldiz online egin zen matrikulazio-prozesu osoa, eta aurten ere hala izango da: www.tobera.org webgune honetako goiko menu-barran agertzen den "Izenematea 2021/2022 ONLINE" atalean klikatu.

Bertako formularioa bete eta bidali beharko duzue aurtengo irailetik aurrera TOBERAn ikasle izan nahi duzuen guztiek (aurreko esaldi honetako 'formularioa' hitzaren gainean klikatuta, zuzenean joango zara bertara). Oso erraza da formularioa betetzea. Gaur egun ikasle diren guztiek ere egin beharko dute matrikula, jarraitu nahi badute. Hurrengo ikasturtean instrumentua aukeratzea dagokien musika-eskolako egungo ikasleentzat, ezagutza-saioak antolatu dira apirilean. Hala, zehatzago eta bertatik bertara ikusi eta entzunda, argiago aukeratu ahal izango dute zer instrumentu jo. Instrumentu bakoitzeko irakasleek emango dizkiete azalpenak. Aipatu "Izenematea 2021/2022 ONLINE" atalaren barruan oharrak eta argibideak, taula pedagogikoa eta beste material argigarri eta lagungarri asko dituzue kontsultatzeko moduan. Dena den, matrikulazioaren inguruko argibideetarako tobera@tobera.org helbidera idatz liteke.

Berriro ginena izateko ekarpena egingo digu TOBERAn izena eman eta musikan murgiltzeak. Hain zuzen ere, laster, spota estreinatuko dugu, eta hori izango da iragarkiaren leloa: "Ginena izateko: musika". Garai berri baten itxaropenean musikak eta kulturak jokatzen duten ezinbesteko funtzioa agerian jarri nahian, musika-eskolako ia 100 ikasle agertuko dira iragarkian, maskara kentzen.