Hasiera

24/25 ikasturterako matrikulazio-kanpainak badu logoa!

Onintza Arakama ikasle ohiak egin du diseinua. Hain zuzen ere, TOBERA Musika-eskolak bere aurtengo matrikulazio-kanpainarako lelo eta irudi lehiaketa deitu zuen urtarrilean. Jasotako proposamen ugarien artean albiste honekin batera ikus dezakezuen lana izan da hautatua. Onintzak smartphone bat irabazi du. Zorionak! Toberak 24/25 ikasturterako izen-emateko euskarrietan erabiliko du saridunak egindako irudia. Eskerrik asko parte hartu duten guztiei!

2024/25 ikasturtean izena emateko web atala atondua du jada TOBERAk. Hurrengo ikasturtean musika ikasi nahi duzuen guztiok hemen dituzue jarraibideak: