Hasiera

Urratsez urrats, COVID-19ari aurre egiten ari gatzaizkio

Ikasturtea hasterako, "COVIDaren AURREKO JARDUNBIDE OROKORRAK 2020/2021 ikasturtean" dokumentua osatu genuen TOBERAn eta familia eta ikasle guztiei bidali genien, eta irailaren hasieran, berriz, "COVID PAUTAK FAMILIENTZAT" dokumentua, jarraibide zehatzekin [klikatu izenen gainean dokumentuak deskargatzeko].

Oraingoan, ikaslearen balizko kutsatze batean nola jokatu adierazten duen txostena prestatu dugu. Gure familiei eta ikasleei baliagarria gertatuko zaiela espero dugu. Atxikian dago, testuaren azpialdean (hemen behean).

Segurtasuna eta osasuna kalitatezko hezkuntza ematearen maila berean jarrita ditugu TOBERA Musika-eskolan.

Egia esan, Hezkuntza-sailak irakaskuntza arauturako atera dituen arau eta gomendioak eta bestelako bideetatik jasotako informazioa laburtu eta bateratzeko ahalegina egin dugu. TOBERAn aplikatuko dugun prozedura da.

Oraintxeko informazioa biltzen du txostenak. Badirudi, adibidez, koarentenako denbora-tartea 10 egunetik behera jaitsiko dutela laster, baina justu egungo lege-markoaren arabera dago eginda txostena.

Oraingoz ez daukagu kutsatuen berririk gure ikasleen artean. Zail dagoen arren, ea egoerari eustea diogun!

Gure hezkuntza-komunitateak behar duenerako, hemen gaude.