Hasiera

Ate Irekien Jardunaldiak Musikenen

Musikene Euskal Herriko Goi-mailako Musika Kontserbatorioa da. Donostian dago fakultatea, eta musika-ikasketa profesionalak egin nahi dituztenei bideratua da. 2020. urteko otsailean eta martxoan zehar Musikenen irakasten diren espezialitateen inguruko ate irekien jardunaldiak egingo dira. Jardunaldi horien helburu nagusia Musikeneko irakaskuntza zuzenean ezagutzea da, espezialitateetako irakasleak zeintzuk diren eta nola irakasten duten, sarrera-probaren ezaugarriak zeintzuk diren, ikasleei eskaintzen zaizkien jarduera osagarriak, eta bertaratzen direnek egin nahi duten bestelako edozein kontsultari erantzuna ematea, hain zuzen ere.

Espezialitate bakoitza modu indibidualean dago antolatuta, data zehatzekin, baina guztiek planteamendu antzekoa dute, batez ere etorkizun hurbilean beren ikasketak Musikenen egin nahi dituztenei eta berauen trebakuntzaz arduratzen diren irakasleei baitaude zuzenduta den-denak. Horren ondorioz, espezialitate instrumentaleko eskola batzuetara entzule gisa bertaratzeko aukera eskainiko da eta bertaratutakoei ikasle aktibo modura eskolak hartzeko aukera ere emango zaie. Horretaz gain, jardunaldien hasieran espezialitatearen inguruko hainbat alderdiren berri emango da (ikasketa-plana, sarrera-probak, eskakizun-maila, e.a.), ikastegiari bisita egingo zaio eta sor daitezkeen zalantzei erantzuna emango zaie.

Jardunaldiak doakoak dira, baina interesdunek izena eman behar dute, izena emateko inprimakia betez. Daten, ordutegien eta espezialitate bakoitzaren jarduera-programaren informazio gehiago nahi izanez gero, kontsulta bat egin daiteke Musikeneren webgunean: www.musikene.eus. TOBERA Musika-eskolan ere galdetu dezakezu, eta atseginez lagunduko dizugu. Ez ahaztu, gainera, honako estekan xehetasun gehiago dituzula gai honen inguruan: http://www.tobera.org/drup/sites/default/files/Musika-kontserbatorioez%2...

Eman jarraipena TOBERAn hasitakoari!