Hasiera

Ikusi apirilaren 15ean Zegaman egindako Dantzari Txiki Eguneko argazkiak! (sartu albistean horretarako)

Egun borobila izan zen apirilaren 15a Zegaman. 135 dantzarik Zegamako kaleak hartu zituzten, eta txistuaren eta trikitiaren musikak ez zuen etenik izan goiz osoan zehar. Aurreikuspenak puntual-puntual beteta, goizeko 11:30ean irten ziren dahtzariak eskolako patio estalitik, desfilean. Aurretik, hamaiketakoa eginda uxatu zituzten tripa-zorriak. 3 geldialdi eginda, udaletxearen aurreko plazan eman zitzaion bukaera egunari, 14:00etan. Han, plazako azken saioan, dantzari guztiek batera egindako dantzak egon ziren eta baita dantza-talde bakoitzak eskainitakoak ere. Eskerrik asko Beasaingo Aurtzaka Dantza-taldeari eta Lazkaoko Oin Arin Dantza-taldeari TOBERAkookin batera dantzari gazteen festa ospatzeagatik! Hurrengo urtean, gehiago! Hemen segidako estekan ikusi eta deskarga ahal izango dituzu eguneko argazkiak: https://photos.app.goo.gl/GgxUuaunaLWE66qL2