Hasiera

Irailetik aurrera musika ikasi nahi baduzu... eman izena orain TOBERAn!

TOBERA Musika-eskolak izenemate-epea abiaraziko du laster 2017/18 ikasturterako. 2013. urtean jaiotako haurrengandik hasita luzatzen dugu gure musika-eskaintza.

Musika-eskolan izena emateko, Matrikula-orria bete eta entregatu besterik ez duzue: hilaren 24an (asteazkena) edo 25ean (osteguna) arratsaldeko 7etatik 8etara Segurako eta Zegamako Kultura-etxeetan. Argibide zehatzak ere webgune honetan bertan dituzue, goiko ataleko Izen-ematea 2017/2018 atalaren barruan. Hortik aurrera, eskolako Zuzendaritza-batzordeko kideren batekin (ikasleen gurasoak eta tutoreak, eta udaletako zinegotziak dira kide) harremanetan jartzeko aukera duzue zalantzak argitzeko edo musika-eskolara etortzekoa zuzenean; eskura dituzue, halaber, 943 801570 eta 676 824002 telefono-zenbakiak eta tobera@tobera.org helbide elektronikoa.

Haurrei ez ezik, helduei ere zuzentzen zaien irakaskuntza eskaintzen dugula jakinarazten dizuegu.

Prezioak: erreferentzia gisa, aurtengo ikasturtean, taldeko irakasgaiengatik 16 euro ordaindu dira hilean, eta bakarkakoengatik 30,8.

Zatozte musikara! Zatozte TOBERAra! Izan ere… musikak ON egingo dizue! Egiaztatu gurekin!