Hasiera

TOBERA Musika-eskolak martxan jarraitzen du!

Koronabirusaren krisiak eztanda egin eta berehala, duela bi aste, Musikaren Hamabostaldiko ekintza gehienak bertan behera utzi behar izanaren erabakiaren berri eman zuen Musika-eskolak. Orduan, prudentziaz, eta aukeraren bat egon zitekeelakoan ekintzaren bat 'salbatu' eta aurrera ateratzeko (aukera oso txikia izan arren), 'ate' bat irekita uztea pentsatu genuen (eta ez ekintza guztiak batera suspenditu).

Egoeraren bilakaerak ez du hobera egin, guztiok dakigunez, eta baldintzak zorroztu dituzte instituzio publikoek. Beraz, gaur utzi ditugu Musikaren Hamabostaldiaren barruko ekintza guzti-guztiak bertan behera azkenean eta ofizialki: aurretik kantzelatutakoez gain, Dantzari Txiki Eguna, gitarra-tailerra, organo-erakustaldia eta martxoaren 30eko asteko entzunaldi guztiak egin gabe geratuko dira (aurreikusitako datetan, behintzat).

Musikaren Hamabostaldiko ekintza guztiak bertan behera, baina... gora bihotzak!

Musika-eskolak, halere, martxan jarraitzen du. Eskolak birtualki ari dira ematen irakasleak; ikasleek online jasotzen dituzte eskolak eta ariketak; ikus-entzunezkoak, ariketa-orriak PDFan eta abar ari gara jartzen ikasleen esku; e.a. Horretaz gain, erabaki guztien berri ari gatzaizkie familiei eta ikasleei ematen, ohi bezala. Eta, azkenik, eskolen martxa arruntaz gain, musika lantzeko bitarteko eta baliabideak ezagutarazi dizkiegu familiei: ikastaro ez presentzialak, baliabide didaktikoen plataformak...

Inoiz baino gehiago, elkarrengandik gertu egoteko unea da -gertutasun horrek fisikoa izaterik ez badu ere-. TOBERA Musika-eskola gertu duzue.

 
What do you want to do ?

New mail