Hasiera

TOBERA Musika-eskolako Bazkideen Batzar Orokorra

2021eko otsailaren 23an Zegamako, Segurako, Zeraingo eta Mutiloako TOBERA Musika- eta Dantza-eskolako bazkideen Batzar Orokorra izango da, 19:00etan hasita. Aurten telematikoki egingo da, 2021ean batzarrak bitarteko elektronikoen bitartez egiteko legeak markatutako moduak jarraituta.

2019/2020 ikasturtearen memoria, diru-kontuen kitapena eta ondasun-inbentarioan izandako gehikuntza jorratuko dira batetik; 2020/2021 ikasturterako eskola-plangintza eta aurrekontua bestetik; eta Zuzendaritza-batzordearen osaera berria azkenik.

Musika-eskolak uneotan dituen 200 bazkideak daude Batzarrera deituta. Bazkideek, dagoeneko, jaso dituzte deialdia, gai-zerrenda, bilera telematikoki egitea ahalbidetzen duen lege-oinarria eta bilera egiteko erabiliko den aplikazioari buruzko oinarrizko jarraibideak. Horien artean zu bazaude, eta inolako zalantzarik izango bazenu, jarri gurekin harremanetan eta behar duzun horretan laguntzen saiatuko gara.