Hasiera

Txalaparta-ikastaroa antolatu dugu zuretzat

Lagunarteko plana dugu zuretzat. Txalaparta jotzen ikasi nahi baduzu, orain duzu aukera. Albisten honi atxikita doan fitxategian dituzu zehaztapenak.

Txalaparta jotzen ikasteko hastapeneko ikastaroa emango dugu otsailaren 24an, eta martxoaren 3an, 10ean eta 17an.

Sakontzeko ikastaroa, berriz, apirilaren 28an, eta maiatzaren 5ean, 12an eta 19an izango da.

4na saio bakoitzean. Hastapenetakoan izena eman liteke, sakontzekoan bakarrik ala bietan. Ordubeteko saioak izango dira, iluntzeetan. 16 urtetik gora izatea besterik ez da behar; musika-ezagutzak ez dira beharrezkoak. Ikastaro bakoitza 50 € dira, eta eskolak Zegaman edo Seguran emango dira, interesatuen nahien baitan. Otsailaren 20ra artekoa da izena emateko epea. Izena emateko, e-maila idatzi beharra dago tobera@tobera.org helbidera izen-abizenak, telefono-zenbakia eta egin nahi diren urratsak adierazita (hau da, hastapenetakoa, sakontzekoa ala biak egin nahi diren). Informazioa nahi duenak ere, helbide berera idatzi baino ez du.

Zure zain gaude. Lagunartean. Zatoz!

Informazio osagarria: